Aurten 10 urte bete ditu Baratze Parke Sareak. Sarearekin batera, Baratze Parke zehatz batzuk ere hamargarren urteurrena betetzen dute: Lezokoa, otsailean; Usurbilgoa eta Alegikoa, maiatzean; Tolosakoa, irailean; eta Hernaniko bi Baratze Parkeak, Antziola eta Sagastialde, urrian.
Horregatik, hamargarren urteurren hau aitzakiatzat hartuta, BPS Sareak hamar bat merezi duen Sareko Baratze Parkea saritu nahi du:
- Baratze Parkearen eguneroko funtzionamenduan dimentsio komunitarioa integratzeko eta ezartzeko egindako ahaleginagatik eta lanagatik.
- Baratze Parkearen beharrak asebetetzeko baratzekideek osatutako lantaldeen bidezko autokudeaketa- eta partaidetza-mailagatik.
- Baratze Parkeko partaide guztientzat gune integratzailea eta topagune erakargarria izan dadin lan egiteagatik.
Laster, informazio gehiago.
Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dizkigu, sortzen dizkigun arazoei erantzuten digu, ditugun zalantzak argitzen dizkigu edo praktika egokiak ere proposatzen dizkigu.
Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoa batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz. Furgobaratza guztiontzako doako zerbitzua da.
Egutegia 2023
Furgobaratzako iraileko bisiten egutegia honako hau da (ordutegia: 18:00etatik aurrera):
- Irailak 4, astelehena: Tolosa
- Irailak 5, asteartea: Zumarraga
- Irailak 6, asteazkena: Irun
- Irailak 7, osteguna: Villabona + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 11, astelena: Anoeta eta Ikaztegieta + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 12, asteartea: Ordizia + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 13, asteazkena: Hernani + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 14, osteguna: Orio + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 18, astelehena: Azkoitia + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 19, asteartea: Beasain + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 20, asteazkena: Errenteria + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 21, osteguna: Olaberria eta Urnieta + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 25, astelena: Zumaia + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 26, asteartea: Legorrreta + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 27, asteazkena: Kutxa Ekogunea + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
- Irailak 28, osteguna: Lezo + Tailerra: Haziak jaso eta hazitegia egin
Deskargatu HEMEN iraileko furgobaratzaren egutegia
- BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOAREN OINARRIAK: Bertan behera gelditu da ikastaroa
Baratze Parke Sareko kide berria bazara, eta orain arte Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroan ez baduzu parte hartzeko aukera izan, oraintxe duzu aukera.Ikastaroa Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean izango da (Donostian), irailaren 23an (larunbata), 9:30tatik, 13:30tara. Elebitan egingo da.
Parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea aldez aurretik.
Ikastaroa doakoa da Baratze Parke Sarean lursaila duen edozein titularrentzat. Horrela izatekotan, izenematea helbide honen bitartez egin dezakezu: baratzeparkea@ekogunea.eus.
Aldi berean, titularra ez den beste norbaitek ikastaroan parte hartu nahiko balu, matrikula ordaindu beharko du apuntatzeko. Sakatu hemen izena emateko.
- Konpostagunetako panelak
- Beste seinaleak
KONPOSTAGUNETAKO PANELAK
Sareko Baratze Parketan sortzen diren hondar begetalak jaso eta auzolanean konposta bihurtzen ditugu, gero lursailak ongarriztatzeko erabiltzen duguna.
Konposta egin ahal izateko oso garrantzitsua da hondar begetalak behar den tokian, lurrik gabe eta ondo zatituta botatzea. Hau baratzekide guztiei egoki adierazteko bi panel mota prestatu ditugu: bat, hondarrak botatzeko gune ondoan jartzekoa, eta bigarrena, konposta umotzeko erabiltzen den gunetan jartzeko.
Bi panelak PROTEC enpresak egindakoak izango lirateke, HPL-an (oso material iraunkorra) eta bertan jartzeko lanak berriz KIMUBAT enpresak egin zitzakeen.
Zure Baratze Parkeko konpostagunetan panelak jartzea interesa baduzue, informazio gehiago jaso dezakezue korreo bat bidaltzen baduzue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko