
Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dizkigu, sortzen dizkigun arazoei erantzuten digu, ditugun zalantzak argitzen dizkigu edo praktika egokiak ere proposatzen dizkigu.
Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoa batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz. Furgobaratza guztientzako doako zerbitzua da.
ETA FURGOBARATZA NIRE BARATZEAN NOIZ?
- Laster jarriko da 2021eko egutegia
Nekazaritza ekologikoarentzat baliabide garrantzitsuena lurra da. Horregatik gu, baratzezaleak garenok, lurra zaintzeko eta babesteko erantzukizuna dugu eta ondorioz, egoki ongarriztatu eta erabili beharko genituzke lurrak. Ez bakarrik uzta ederrak jaso ahal izateko, etorkizunean beste batzuk ere lur biziez eta osasuntsuez baliatzen jarraitu daitezen. Honela, herritarrentzako balorezko errekurtso bat izaten jarraituko dute Baratze Parkeek.
Abelur-en laguntzarekin, parke guztietako lurren analisia egiten du Kutxa Ekoguneak, bi urtetik behin, eta horien emaitzak eta nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak kontutan edukita, Baratze Parke bakoitzari dagokion lur emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak ezartzen ditu.
Zerbitzu hau eskatzeko mezu bat bidali ezazu helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Baratze Parke bakoitzeko gomendio teknikoak
- Alegi
- Anoeta
- Azkoitia
- Azpeitia-Otzaka
- Azpeitia-Izarraitzpe
- Beasain
- Berrobi
- Ekogunea
- Elgeta
- Errenteria
- Hernani-Antziola
- Hernani-Sagastialde
- Ikaztegieta
- Irun
- Lezo
- Tolosa
- Urnieta
- Usurbil
- Villabona
- Zegama
Informazio gehiago eskatzeko
Baratzeko erreminta berria erosteko aukera eskaintzen zaizue Baratze Parke Sareko elkarteei %35ko beherapenarekin, Bellota enpresaren laguntzari esker. Palak, aitzurrak, sardeak, orgatilak eta beste erreminta asko daude aukeran.
Erreminta eskaera egiteko mezu bat bidali ezazue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Gure baratzea zaintzeak onura pila eskaintzen digu, baina lan gogorra ere bada, eta zenbaitetan menperatu ezinik ere bagabiltza.
Lurra prestatzea da esfortzu gehien eskatzen duen lana, hau da, agortutako landareak kentzea eta lurra 15-20 cm-ko sakoneran goxo-goxo landuta uztea, kultibo berriak landatu ahal izateko.
Zerbitzuaren baldintzak:
- Zerbitzu hau emateko Baratze Parke bereko 3 partzelen eskaerak jaso beharko dira gutxienez.
- Lursailaren jabearekin adostuko da epe bat lanak egiteko.
- Lana egin aurretik, lursailaren jabeak sokak eta lanak oztopatu dezaketen beste elementu guztiak kendu beharko ditu.
- Jabeak partzelan utzitako landare guztiak moztu/kenduko dira lana egiterako orduan.
- Zerbitzu honetatik kanpo daude bankalen prestaketa eta harriak jasotzea.
Prezioak lan eta lursailaren azaleraren araberakoak dira:
Lursailen azalera (m2) | BEZ gabe | BEZ-arekin (%21) |
40 | 33€ | 40€ |
40 + belarra
| 52€ | 63€ |
40-60 | 58€ | 71€ |
40-60 + belarra | 81€ | 98 € |
90 + belarra | 97€ | 118€ |
Birrintze lanak orduko | 47€ | 57€ |
Landaretza garbiketa | Eskatu aurrekontua |
Zerbitzua kontratatzeko
Zerbitzu hau urteko edozein unetan kontratatu daiteke, mezu bat bidaliz helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
TALDEKAKO ESKAERA: 5 lursail banino gehiago
Lursailen azalera (m2) | BEZ gabe | BEZ-arekin (%21) |
40 | 23€ | 27€ |
40 + belarra | 42€ | 51€ |
40-60 | 48€ | 58€ |
40-60 + belarra | 71€ | 86€ |
Gure baratzetako hondar begetalekin konposta egitea da Sareko Baratze Parke guztietako helburutako bat, hondarrak ongarria bihurtzea eta berriz ere lurrera itzultzea, gure landareak indartu ahal izateko. Hondar begetalen zikloa bertan ixtea alegia.
Hondarrak ondo txikituta egotea eskatzen du konpostatze-lanak, eta zenbaitetan hondarrak pilatzen doaz aurretik txikitu gabe. Arazo hau baduzue zuen Baratze Parkean hondar begetalen trituratze-lanak kontratatu ditzakezue.
Hondar begetalak txikitzeko laguntza behar? Zerbitzu hau eskuratu dezakezue. Hona hemen zerbitzu honek eskaintzen duena eta ez duena:
- Baratze Parke osoari ematen den zerbitzua da hau.
- Zerbitzua eman aurretik hondakinen sailkapena egina egon beharko du (hondakin berdea eta hondakin lehorra banatuta) eta LURRIK GABE.
- Zerbitzu hau emateko orduan, elkartekideen laguntza beharko da (elkartearekin adostu beharrekoa). Horretarako, baratzekideen Elkartearekin adostuko da egun eta ordu bat lanak egiteko.
- Pilatutako hondakin begetalak birrinduko dira, konpostaketa prozesua egin ahal izateko.
Zerbitzuaren prezioa: lanorduak fakturatuko dira, 47 €/ordua + BEZ.
Zerbitzua kontratatzeko
Zerbitzu hau urteko edozein unetan kontratatu daiteke, mezu bat bidaliz helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
Baratze Parkeak badira gure lursailetako barazkien bizitokia, baita beste landare askorenak ere. Izan ere, partzelen inguruan, parkeko mugetan, bideetan edo bide bazterretan sortzen dira basalandareak, tarteka moztea eta txukuntzea eskatzen dutenak, gailentzea ez badugu nahi.
Zuen Baratze Parkeko gune berdeak ez badira txukun mantentzen, inguruko landaretzaren garbiketa zerbitzua kontratatu ditzakezue.
Inguruko landaretzaren garbiketarako laguntza behar? Zerbitzu hau eskuratu dezakezue. Hona hemen zerbitzu honek eskaintzen duena eta ez duena:
Inguruko landaretzaren garbiketa.Zein lan egingo dira? Nola? | Prezioa(BEZ barne) |
| Aurrekontua aurkeztuko zaio eskatzaileari |
Zerbitzua kontratatzeko
Zerbitzu hau urteko edozein unetan kontratatu daiteke, mezu bat bidaliz helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
Sareko baratzetako jardueren arriskuak aseguratzeko interesa azaldu dute behin eta berriz Baratze Parke Sareko erabiltzaile, elkarte eta udalek. Honen ondorioz, Kutxa Ekoguneak eskaera hau betetzeko laguntzailea aurkezten dizue: ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.
Baratze Parke Sareko ezaugarriak aztertu ondoren, ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.-ek Erantzukizun Zibileko asegurua eskaintzen die Baratze Parketako erabiltzaileen Elkarteei, baratzekide batek besteri eragindako kalteen aurrean erantzungo lukeena (“bestea” izan daiteke Elkartekoa ez den norbait, baita Elkarteko kidea dena ere).
Irakurri Erantzukizun Zibileko aseguruaren baldintzak
Elkarteak asegurua kontratatzeko interesa badu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, korreo bat bidali ezazu helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
- Konpostagunetako panelak
- Beste seinaleak
KONPOSTAGUNETAKO PANELAK
Sareko Baratze Parketan sortzen diren hondar begetalak jaso eta auzolanean konposta bihurtzen ditugu, gero lursailak ongarriztatzeko erabiltzen duguna.
Konposta egin ahal izateko oso garrantzitsua da hondar begetalak behar den tokian, lurrik gabe eta ondo zatituta botatzea. Hau baratzekide guztiei egoki adierazteko bi panel mota prestatu ditugu: bat, hondarrak botatzeko gune ondoan jartzekoa, eta bigarrena, konposta umotzeko erabiltzen den gunetan jartzeko.
Bi panelak PROTEC enpresak egindakoak izango lirateke, HPL-an (oso material iraunkorra) eta bertan jartzeko lanak berriz KIMUBAT enpresak egin zitzakeen.
Zure Baratze Parkeko konpostagunetan panelak jartzea interesa baduzue, informazio gehiago jaso dezakezue korreo bat bidaltzen baduzue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
Ekogunean espazio ugari daude, Sareko elkarte, talde edo kideen bilerak, aktibitate edo beste ekimenak egiteko aproposak izan daitezkeenak.
… eta guzti hauek Sareko partaideentzat 0 €tan!Erreserbatu daitezkeen espazioak:


Espazio hauetako bat erreserbatu nahi baduzue, mezu bat bidali ezazue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
Ekipamendu desberdinak egin daitezke auzolanean, modu errazean eta birziklatutako materialak aprobetxatuz (palet-ak adibidez), Baratze Parkeko erabiltzaileen guztien erabilerarako.
Ekipamendu bakoitzaren “Pausuz-pausu” orriak lagungarri izan daitezke bat edo bestea egitea erabakitzen baduzue. Animatu, guztion onurako izango baita!!
LASTOZKO AULKIA: Baratze Parkeko edozein txokotan jartzeko aulkia, dirudiena baino iraunkorragoa…(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
- Deskargatu hemen “Pausuz pausu” orria
- Ikusi ejekuzio-prozesua
Informazio gehiago eskatzeko
SUSTRAIA KIT-A
BALDINTZAK- Erreserba gutxienez astebete aurretiaz egin beharko da behin-betikoa izateko.
- Nahiz eta alokairuak kosturik ez izan, 100€ko fidantza ordaindu behar da materiala galdu edo erabilpen txarrarengatik apurtzen bada. Erreminta guztiak berrikusiko dira eman aurretik eta ondoren. Alokairuaren baldintza guztiak ikusteko irakurri ‘Letra txikia’ dokumentua.
- Materialaren alokairuaren epea bi astekoa izango da.
- Kutxa Ekoguneak materialaren erabilpenerako eta zurgintzarekin eta lorezaintzarekin lotutako ekintzetarako erabiltzea gomendatzen du, egokiak diren norbere babeserako ekipoak erabiliz. Kutxa Ekoguneak ez du inongo erantzukizunik izango materiala erabiltzean gerta daitezkeen kalteen aurrean.
Alokatu lehenbailehen!
ENBORRA KIT-A
BALDINTZAK- Erreserba gutxienez astebete aurretiaz egin beharko da behin-betikoa izateko.
- Nahiz eta alokairuak kosturik ez izan, 100€ko fidantza ordaindu behar da materiala galdu edo erabilpen txarrarengatik apurtzen bada. Erreminta guztiak berrikusiko dira eman aurretik eta ondoren. Alokairuaren baldintza guztiak ikusteko irakurri ‘Letra txikia’ dokumentua.
- Materialaren alokairuaren epea bi astekoa izango da.
- Kutxa Ekoguneak materialaren erabilpenerako eta zurgintzarekin eta lorezaintzarekin lotutako ekintzetarako erabiltzea gomendatzen du, egokiak diren norbere babeserako ekipoak erabiliz. Kutxa Ekoguneak ez du inongo erantzukizunik izango materiala erabiltzean gerta daitezkeen kalteen aurrean.
Alokatu lehenbailehen!
Edukia
Sustraia kit-aLorezaintzako eta zonalde berdeen mantentze eginkizunak burutzeko beharrezkoa den materiala dauka. Adibidez, landatze, kimatze, garbiketa edo landare inbasioei aurre egiteko lanabes ezinhobeak ditu.
Enborra kit-aKonponketa, berriztatze, pareten margotze lanetarako prestakuntza gauzatzeko eta zimendatze lanetarako egokia.
Babeslea
Informazio gehiago eskatzeko
Protec eta Zicla, kanpoko altzariak egiten duten punta-puntako bi enpresa dira, ingurumen ziurtagiriak dituztenak. Baratze Parke Sarearen laguntzaileak dira biek ere, gure baratzetako zerbitzuak hobetu ditzaketen ekipamenduak erosteko orduan deskontuak eskaintzen baitute.
Protec-ek bere produktuak %10eko deskontuarekin eskaintzen die bai Sareko Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkarteei, baita Sarean dauden Udalei ere. Palet osoak erosiz gero, beste %10eko beherapena ere eskaintzen du Protec-ek. Bere produktuen artean egurrezko altzari desberdinak, hesiak, seinaletika, e.a.
Modu jasangarrian kudeatutako basoetan sortutako egurra erabiltzen du PROTEC-ek altzariak egiteko, PEFC ziurtagiria duen materiala alegia. Lan-historia luzea du PROTEC-ek, Euskal Herri osoan, neurrira egindako parke eta lorategi proiektu ugaritan parte hartu baitu.
Zicla-k, ZIMBAD moduluzko altzari-familia %25eko deskontuarekin eskaintzen die bai Sareko Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkarteei, baita Sarean dauden Udalei ere.
ZIMBAD kanpoko familiako altzariak, poliestireno eta birziklatutako polipropilenoz egindakoak dira, %100ean. Materialen %20a hiri-hondakinetatik dator eta %80a berriz, industria-hondakinetatik. Kanpoko atseden-guneak sortzeko orduan joko handia eman dezakete ZIMBAD familiako altzariek.