Ohiko galderak

Bidali iezaguzu korreo bat honako helbidera eta informatuko zaituztegu: baratzeparkea@ekogunea.eus.

Zure herrian Sareko kide den Baratze Parke bat baldin bada, Udalarekin jarri zaitezke harremanetan zuzenean, lursaila eskuratzeko baldintzak eta aukerak ezagutzeko.

Bai, baina lursailaren titularra izango da beti erantzukizuna edukiko duena Udal, Kutxa Ekogunea eta Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkartearen aurrean.

Urtean zehar “Baratzazaintza ekologikoaren oinarriak” ikastaroa errepikatzen dugu, bai Kutxa Ekogunean, bai Baratze Parke berriak zabaltzen diren herrietan. Ikastaroa orain egin nahi baduzu:

  • Kontsultatu webgunean eta izena eman, edo bidali ezazu korreo bat helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus eta hurrengo saioa non izango den esango dizugu.

Bai, egin dezake. Bi aukera daude:

  • Baratze Parke Sarean lursaila duten erabiltzaileek ikastaro hau doan egiteko aukera dute eta oso komenigarria da ikastaro hau baratzean arituko den titularrak egitea. Salbuespen gisa eta titularrak hala adierazten duenean, bere ordez ikastaroa doan egiteko aukera izango du lursailean lanean arituko den ordezko pertsona batek.
  • Bestela ere, edonork parte hartu dezake ikastaroan matrikula ordainduz gero.

Sareko Baratze Parkeetan burutzen diren ekimen eta aktibitateen berri ematen da BPS Sareko boletinaren bidez. Buletin honetan harpidetzeko aukera duzu BPS webgune honetan bertan, hemen.

Aukera ugari dituzu (kosturik gabe zuretzako):

  • Furgobaratza: Zure Baratze Parkera Furgobaratzaren bisita egunean, bertan izango den teknikoari galdetu diezaiokezu: aholkuak eman, irtenbideak proposatu eta zure zalantzak argituko dizkizu. Begiratu ezazu zure Baratze Parkera Furgobaratzak egingo dituen bisiten egutegia.
  • Webgunea: Informazio teknikoa, eguneratua, eta gure zonaldera egokitua topatuko BPS Webgune honetan, “Baratzezaintza aholkuak” atalean.
  • Baratze-eskola: Donostiako Kutxa Ekogunea parkean dagoen Baratze-Eskola Interpretazio Zentroan ere zalantzak argitzeko eta ereduak ikasteko aukera duzu. Zatoz bisitan edo eta sartu BPS Webgune honetako “Baratze-Eskola” atalean.

Furgobaratzak hurbiltzen ditu Baratze Parkeetara egiten dituen bisitetan. Honez gain, Blasenean (http://www.blasenea.com/), Karebelekon (http://www.karabeleko.org/), hazi eta landare ekologikoak eskuragarri daude eta zenbait Garden-Center-etan eta Nekazal Kooperatiba gehienetan ere bai.

Erreminta amankomunaren egoera Baratze Parkeko erabiltzaile guztien ardura da. Erremintak konpontzeko taldetxo bat antolatu eta martxan jartzea komeni da. Taldean parte hartu nahi duzu?

Baratzekide guztien ardura da erreminta berrien erosketa ere.

Baratze Parkeetako hondar-begetalekin tontor bidezko teknika baliatzen da konposta egiteko. Zure Baratze Parkeko kide batzuk dira konposta egiten dutenak guztien onurarako. Zuk ere parte hartu nahi duzu konpost-taldean? Hala bada, zure Elkartekoekin harremanetan jarri.

Baratze Parkeetako hondar-begetalekin tontor bidezko teknika baliatzen da konposta egiteko. Baratze Parkeetako boluntario taldeak dira konposta egiten dutenak baina jakina, Baratze Parkeko materia organikoaren gestioa, baratzekide guztien ardura da. Izan ere, erabiltzaile guztiok pausu erraz batzuk errespetatzen baditugu, konpostaren gestioaz arduratzen diren boluntarioen lana asko erraztuko dugu.

Erabiltzaile guztiok egin beharrekoak:

  • Barazkiak eta belarra konpost gunera bota behar badugu, lurrik gabe botako dugu. Horretarako, bota aurretik, landareak ondo astindu (kontutan eduki gainera, baratzean duzun lurrik hoberena dela sustrai artean dagoen hori).
  • Gogorrak diren barazkiak… (piperrak, azaren familiakoak, tomateak, lekak, berenjenak…) aizkorarekin zatikatuta bota behar dira (20 cm inguruko zatiak).

Pausu erraz hauek errespetatzen baditugu, boluntarioak tontor horiek egin, ureztatu eta mugitzeaz arduratuko dira…eta hilabete batzuen buruan, kalitate oneko konposta lortuko da.

Guztion artean lan egin dezagun baratze parke txukuna izateko

Norberak egin beharreko lana ez badu modu egokian egiten, boluntario lanetan aritzen direnei lana biderkatzen diegula konturatu behar dugu.

Beraz, Izan gaitezen arduratsu eta zuk ere konpost-taldean parte hartu nahi baduzu, zure Elkartekoekin harremanetan jarri.

Kutxa Ekoguneak, Baratze Parke bakoitzaren lurren analitiketan oinarrituta, Lursailetan urtero bota behar den ongarri kopurua zehazten du Baratze Parke bakoitzerako.

Zure Baratze Parkeko atalean eskuragarri dituzu lurren emankortasuna mantentzeko gomendio tekniko hauek. Bertan zehazten diren ongarritze kopuruak nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak kontutan edukita kalkulatu dira. Gomendatutako kopuruak baino gehiago erabiliz gero, inguruko lurrak eta urak kutsatu daitezke, baratzeko landareak kaltetu eta izurriak eta gaitzak gehiagotu. Beraz, gomendio tekniko hauek jarraitzea eta ezarritako ongarri kopurua errespetatzea eskatzen dizuegu.

Lurra material batekin edo bestekin estaltzen dugunean, belarren hazkuntza moteltzea lortzen dugu, beste abantailen artean. Baina baratzezaintza ekologikoa egiten dugunek, ez genuke plastikoa edo beste material ez-organikorik erabili behar lurra estaltzeko.

Horren ordez, lastoa, hosto lehorra edo beste material organikoak erabili daitezke lur-estalki bezala, ura eta airea lurrean sartzea bermatzen baitute hauek, lurreko mikroorganismoen bizitza errespetatuz.

Lursailetan ez. Lursailak txikiak dira, eta landare altuak eta iraunkorrak jarriz gero, itzala egingo liokete auzoei.

Hala ere, Baratze Parkean beste zelaigune edo eremu komunetan fruta arbolak landatzeko aukera egokia izan daiteke.

Bai. Edozein arrazoi dela eta, zure lursaila utzi behar baduzu, zure Udalari eta erabiltzaileen elkarteari jakinarazi behar diezu idatziz. Kutxa Ekoguneko Baratze Parkearen kasuan, jakinarazpena Kutxa Ekoguneari egin behar diozu zuzenean, baratzeparkea@ekogunea.eus helbidean.