Baso-eskola sarea

2020. urtean hamar dira baso-eskolako proiektuan parte hartzen duten ikastetxeak. Jarraian, erabiltzen duten eremuaren ezaugarriak, zein adineko haurrekin doazen, zenbat lerro eta zein fasetan dauden ikusteko aukera dago:

Langile Ikastola baso-eskola programarekin hasten lehenengo eskoletako bat izan zen eta hiru ikasturte daramatzate naturan hezten. Gela bakoitzarekin hilean astebetez ateratzen dira basora. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Ikastetxeko 7 irakaslek Bosquescuelako formazioa jaso dute eta Haur Hezkuntzako irakasle orok Prest Gara bidezko Naturan Hezi formakuntza. Eskolan zein Hernaniko udalean egin dituzte baso-eskolari buruzko aurkezpen eta hitzaldiak.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
4 urtekoak
Talde kopurua
3 gela
Ezaugarriak
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Larrea
Erreka Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Proiektua

Amara Berri ikastetxean, Urbieta guneko ikasleek naturarekin harremana handitzeko beharra zutela identifikatu zuten eta baso-eskola programarekin hasten lehenengo eskoletako bat izan zen. Hiru ikasturte daramatzate naturan hezten, Cristina Enea eta Donostiako hondartzetan. Gela bakoitzarekin astean egun batez ateratzen dira naturara. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta etorkizunean, beste guneetara zabaltzeko aukera ikusten dute.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
5 urtekoak
Talde kopurua
3 gela
Ezaugarriak
Komuna Iturria
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Etxeratutako animaliak
Larrea Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
Zuhaitz ornamentalak/parke urbanoa

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Alkizako eskola txikian, inguratzen dituen paraje zoragarria aprobetxatu behar zutela ikusi eta baso-eskola proiektuari ekin zioten. Hiru ikasturte daramatzate naturan hezten eta Alkiza herriko dinamikaren parte bihurtu da baso-eskola. Astean bi egunez ateratzen dira basora eta haur hezkuntzako ikasle guztiek hartzen dute parte ekimenean. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta lehen hezkuntzako ikasleekin naturan hezten jarraitzen dute. Haur Hezkuntzako irakasle guztiek Bosquescuelako formazioa eta Prest Gara bidezko Naturan Hezi formakuntzak jaso dituzte.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
2-5 urtekoak
Talde kopurua
2 gela
Ezaugarriak
Txabola Koniferoak
Animalia basatiak Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Samaniego ikastetxean astean egun batez ateratzen dira haurrak Ernio magaleko basora. Bi ikasturte daramatzate naturan hezten eta Tolosako Ingurumen Zentroko zein ikastetxeko gurasoen laguntza jasotzen dute irteeratan. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta Naturan Hezi zein Jolas libreari buruzko formazioa jaso dute.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
5 urtekoak
Talde kopurua
3 gela
Ezaugarriak
Iturria
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Ereñotzuko eskola txikian, inguratzen dituen paraje zoragarria aprobetxatu behar zutela ikusi eta baso-eskola proiektuari ekin zioten. Hau dute lehen ikasturtea naturan hezten. Astero egun bat ateratzen dira basora eta haur hezkuntzako ikasle guztiek hartzen dute parte ekimenean. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Haur Hezkuntzako irakasle guztiek Naturan Hezi formakuntza jaso dute.

Martxan noiztik
2019-2020 ikasturtetik
Adina
2-5 urtekoak
Talde kopurua
2 gela
Ezaugarriak
Erreka
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea



 

Nik ere nahi dut! Egin zaitez bazkide

Irakaslea edo gurasoa bazara, eta zure haurrek baso-eskola batean heztearen esperientziaz gozatzea nahi baduzu, zergatik ez jarri martxan ekimen hau zure ikastetxean? Behar duzun bakarra, ilusioa da eta guk lagunduko dizugu proiektua martxan jartzen. Nola?

  • Irakasleak formatuz: baso-eskolan hasi aurretik proiektuan parte hartuko duten irakasle guztiak formatuko ditugu, Naturan Hezi I eta II ikastaroen bidez.
  • Basoaren egoera aztertuz: pilotajea hasi aurretik basoaren egoera zein den aztertzen lagunduko dizuegu, haurrentzako aberasgarria eta anitza den…
  • Hasierako fasean asistentzia emanez: proiektua martxan jartzen lagunduko dizuegu.

Deitu 943 55 20 20 telefono zenbakira eta argitu zure zalantzak!