Baso-eskola Topagunea

Gipuzkoako Haur Hezkuntzako ikasleak ikasturte osoan zehar naturan murgildu eta jolasaren eta bizipenen bidez naturarekin harreman jarraia izatea dugu helburu. Helburu hau lortzeko ezinbestekoa izango dugu familien eta udalen inplikazioa ere. Hezkuntza eredu hau ez dadin ikastetxeetara soilik mugatu erlazionatutako ikerketa, esperimentazioa, gurasoei zuzendutako ekintzak eta proposamenak sukaldatu, pilotatu eta inplementatu egiten ditugu; eskoletatik kanpo sor daitezkeen ekimenen traktorea izan nahi dugulako. Berrikuntzako laborategian sortuko diren proiektuak, partekatzeko eta zabaltzeko gunea.