Eskola bakoitzeko ordutegira egokituko da eguneko programa, baina adibide gisa hurrengo programa orokorra aurkezten da:
Goizeko 9:00etan haurrak beraien zentroetatik abiatuko dira baso-eskolara. Bidea bera, hezigarria dela iruditzen zaigu eta bertan sortzen zaizkigun gertakariak aprobetxatu ditzakegu eguna aberasteko. Basora iristean, bilgunea egingo dugu: ongietorri jolas/ kantu bat eta arduraduna den haurrak gidatutako saio motz bat, gelakideei nahi dutena kontatzeko hitza emanez. Arduradunak, arauak errepasatuko ditu eta berak esango du noiz den jolasten hasteko unea.
Jolas librerako ordu eta erdi bi ordu utziko ditugu eta elkartzeko unea baino 5 minutu lehenago, abisua emango diegu haurrei: “bost minutu barru hamaiketakoa egingo dugu”.
Hamaiketakoa egiteko, kohesio jolas bat egin dezakegu. Hau egin bitartean, berriro bilgune txiki bat egin dezakegu, zertan jolasten ibili diren galdetu etab.
Basoko saioa bukatzeko, ipuin edo abestiren bat egin daiteke. Ondoren, bazkaltzera abiatuko gara eta arratsaldean, goizeko saioan oinarritutako saio gidatu bat proposatu dezakegu, eduki kurrikularra indartzeko basoko materialak erabilita.