Formakuntza eta aholkularitza

Aurkezpenak

Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektua ezagutu nahi baduzu eta honen aurkezpena jaso, helbide honen bidez harremanetan jar zaitezke: ekogunea@ekogunea.eus eta hitzordua antolatuko dugu.

Bisita gidatuak

Baso-eskola eredu ezberdinak ezagutu nahi badituzu helbide honen bidez harremanetan jar zaitezke: ekogunea@ekogunea.eus. Idatzi helbide horretara eta hitzordua antolatuko dugu. Gainera, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuan parte hartu duten eskolekin kontaktuan jarri eta bisita diseinatuko genuke.

Ikastaroak

Baso-eskola proiektuari dagokionez, behar eta interesen arabera hainbat ikastaro ezberdin eskaintzen ditugu. Horregatik, presentzialak, online eta mixtoak izan ahal dira; eta iraupenari dagokionez ere anitzak dira, adibidez, 15 ordukoak edo 30 ordukoak. Beraz, baso-eskola proiektua lantzeko tresnak behar eta nahi badituzu helbide honen bidez harremanetan jar zaitezke: ekogunea@ekogunea.eus.

Basoaren egoeraren azterketa

Zerbitzu honen bidez, jolasteko aberatsak diren eremuak bilatzen, aholkularitza pedagogikoa eskaintzen dugu. Eta hau guztia, osotasunean lantzeko erakunde ezberdinekin elkarlanean aritzen gara, eskola eta udaletxea, besteak beste.

Jantziak eta materialak

Baso-eskola proiektuan parte hartzean, arropa, kontuan izan behar den gaia da; Norvegiako esaera zahar batek dioenez “Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik”. Horregatik, Baso-eskolan erabiltzen diren jantzi berezien erosketan laguntzeko aukera eskaintzen dugu; eta honekin batera, baliagarriak izan ahal diren materialen kudeaketan.

Honekin jarraituz, Baso-eskolan erabiltzen diren jantziak zaintzeko gomendio batzuk:

OCEAN PETOEN MANTENUA ETA GARBIKETA (Amphibia Kids eta Kutxa Fundazioa)

Kontutan eduki behar da, euritako jantzi hauek zenbat eta gehiago garbitu orduan eta impermeabilitate gutxiago edukiko dutela, garbitzearekin batera poliuretanoa pixkanaka- pixkanaka ahultzen joaten baitzaie. Honengatik, fabrikatzaileak jantzi hauek benetan beharrezkoa denean garbitzea (garbigailuan) gomendatzen du. Jantzi hauen mantenurako gomendio batzuk:

  • Gainetik trapu busti batekin garbitu.
  • Erabilera bakoitzaren ondoren zintzilikatu, lizuna sor ez dadin.
  • Garbigailuan garbitzeko beharra badago, saiatu ekiditeen:
    • Programa gehienez 30º eta zentrifugatu leuna duena.
    • Antzerako koloretako arroparekin batera sartu
    • Arropak alderantziz sartu kapa inpermeablea babesteko
    • Ez erabili INOIZ suabizante edo lejiarik
  • Lehorgailuan ez sartu.
  • Ez plantxatu.
 

Albiste boletina

Harpidetu eta izan gure ekimenen berri