Berriak

2021 Urria 23

2. saioa Klima Larrialdiaren egoera

Urraiaren 21ean Donostiako Emauseko egoitzan

Klima larrialdiaren aurka borroka egiteko lehenengo klima larrialdian zein egoeratan gauden jakin behar dugu. Horretarako Gazte Ekoliderrak EMAUSek donostian duen gunera gerturatu ziren.

Bertan Scape Room bat burutu zuten, kontsumo eta kutsaduraren tematika landuz taldeka eta guztiak elkar lanean lortu zuten irten bidea.

Gero klima larrialdia aztertu genuen Dorleta Orúe- Echevarría (Naturklima) eta Dafne Mazorekin (IHOBE). Biek hainbat datu desberdinekin deskribatu ziguten zein den momentu honetako egoera munduan, baita Euskadin ere eta horren aurka borrokatzeko martxan dauden URBANKLIMA 2050 bezalako proiektuak aipatu zituzten. Ondoren elkarrizketa piztu zen ekoliderren artean, hausnarketa desberdinak entzun genituen, egungo egoera konpontzeko proposamenak eta ideiak partekatuz.