Berriak

2022 Otsaila 07

Gazte Ekoliderrak eraldaketa helburu duten ideiak prototipatu dituzte

Gazte Ekoliderrak programa EKIN fasean sartu da. Etapa honen abiapuntua asteburu honetan ekin diogun “Prototipazio azkarreko dinamika” izan da.


26 parte kideak elkartu dituen 15 ordu baina gehiagoko topaketa honek, parte-hartzaileen aniztasun eta motibazioari heldu dio, eta urritik hona jasangarritasunaren inguruan identifikatutako erronka ezberdinei irtenbidea emateko ideia berritzaileak izan dira emaitza.

Hala talde lanean U teoria, Double Diamond, Design Thinking metologiak jarraitz sei prototipo ezberdini forma eman zaio. Prozesuan Joxean Hernandez eta Verena Hammes Donostiako Impact HUBeko kideak izan dituzte bidelagun.
 

Prototipoen 6 gaiak hurrengoak izan dira:

  • Artea eta jasangarritasuna
  • CO2 aztarna
  • Elikadura eta kontsumo jasangarria
  • Gazteen parte hartze eta pentsamendu kritikoa
  • Naturarekin lotura
  • Pirineotako hizkuntza gutxituak

Orain hilabeteko epea dute prototipo hauek garatu, kontrastatu, lurreratu eta martxoak 12ko ekitaldi irekian ebaluazio talde bati aurkezteko. Tartean mentoria pertsonalizatuak izango dituzte, beren proiektuei aparteko balioa gehitzeko, ikaskuntza sakonduz eta energia benetan balioa sortzen duen horretan zentratuz. Ebaluazio taldeak proiektuaren gaitasun eraldatzeilea, berritasun eta bideragarritasuna baloratuko dituzte.

 

Aurtengo Gazte Ekoliderrak osatzen duten 26 gazteak motibazio handia erakutsi dute eta arazo errealen azterketa sakon batetik abiatuz benetan funtzionalak izan daitezkeen ereduen sorkuntzan aritu dira. Elkar sorkuntza prozesuen konplexutasunaz konziente izanik orain arte ikasitako lidergo gaitasunak aplikatzeko aukera izan dute, eta hala talde lana, errespetua, entzute aktiboa, dialogoa eta motibazioa presente egon da asteburu osoan zehar.

Ekitaldia otsailaren 5 eta 6ean gauzatu da, Igeldoko Undermount proiektuaren egoitzan. Bide batez honek jasangarritasunak sorkuntzarekin duen loturaz hitz egitera ere eraman ditu gazteak Aitziber eta Oscarren en eskutik.