Bihotz Berdeak 2021

Bihotz Berdeak
dossierra eskuragarri (pdf-a)

ZER DA BIHOTZ BERDEAK

Bihotz Berdeak programak 12 eta 16 urte bitarteko gazte naturzaleak bildu nahi ditu bere zaletasunari aukera berriak zabalduz.

Bi urteko iraupena duen programa da, eta bukatzean, laguntza eta babesa eskainiko zaie partehartzaileei etorkizun laburrean berauen zaletasun pertsonalak bideratzeko. Bi urte horietarako, naturako jarduerez betetako egitaraua proposatzen da, hainbat diziplinatako adituekin batera jorratzeko, hala nola mikologia, botanika, herpetologia, ornitologia, orientazioa edo espeleologia. Zeharka, krisi klimatikoa, ekologismoa, naturguneen kudeaketa eta gure gazteek proposatzen dituzten beste gai batzuk txertatuko dira.

Hilean behin, zientzialari eta taldeko gidariekin batera, naturan murgilduko gara, naturaren parte sentitzeko. Bihotz Berdeak taldeko kide eta lagun izatea sustatzeko ere sare sozialak erabiliko ditugu, erronkak, jarduerak, irakurketak eta eztabaidak proposatuko ditugularik.

Planetak Bihotz Berdeak behar ditu, eta ziur gaude eskola eta familia bakoitzean hautagai bat baino gehiago dagoela. Anima itzazu!

PARTAIDEEN HAUTAPENA

Bihotz Berdeak programan parte hartzeko gazteen hautaketa egitea beharrezkoa da, naturarekiko interesa, sentsibilitatea eta jakin mina duten 30 gazteen bila gabiltza; motibazio handiko gaztetxoak, ibilbide osoa egiteko prest daudenak.

PARTAIDEEN HAUTAKETA

Epea irekita 2021eko uztailaren 25era arte
Sakatu hemen: hautaketa-prozesua
Informazio gehiago: T-943 552020 | T-943 251909

EGITARAUA

  • 2021ko urriaren 3an. ORIENTAZIOA: naturan orientatzen eta bizi irauten.
    Kimetz GALARRAGA, Gipuzkoako Orientazio Taldea. Tokia: Miramongo basoa, Donostia.
  • 2021eko urriaren 31n. MIKOLOGIA: onddoak, ezkutuan bizi diren izaki birziklatzaileak.
    Unai FERNANDES, Aranzadiko Mikologia Saila. Tokia: Artikutzako Parke Naturala, Donostia.
  • 2021eko azaroaren 28an. ETNOGRAFIA: denboran bidaiatzen.
    Maite ERRARTE ZURUTUZA, Aranzadiko Etnografia Saila. Tokia: Aranzadiko Etnografia laborategia, Donostia.
  • 2021eko abenduaren 19an. HIBERNAZIOA: Hotzari eta argi ezari aurre egiten.
    Maialen SISTIAGA POVEDA eta Jon Ander GALARRAGA ZUBELDIA, Kutxa Ekogunea. Tokia: on line saioa.
  • 2022ko urtarrilaren 30ean. ESPELEO-PALEONTOLOGIA: naturaren errai ilunetan.
    Jesus TAPIA SAGARNA, Aranzadiko Espeleologia Saila eta Iñaki ALONSO RAJADO, Akerbeltz espeleologia taldea.Tokia: Basagain Kobazuloa, Anoeta.
  • 2022ko otsailaren 27an. ORNITOLOGIA: Plaiaundiko hezeguneetan barrena
    Kakun ORBEGOZO REZOLA, Kutxa Ekogunea eta Mikel ETXANIZ AGUINAGALDE, Txingudi Ekoparkeko ornitologoa. Tokia: Plaiaundi Parke Ekologikoa, Irun.
  • 2022ko martxoaren 20an. MAREARTEKO PLATAFORMAK: Itsasoaren ur-tapakiaren azpiko mundua ikertzen.
    Gonzalo TORRE OLEAGA, Zumaiako Geoparkea. Tokia: Euskal Kostaldeko Geoparkea, Zumaia.
  • 2022ko apirilaren 24ean. HERPETOLOGIA: harripetan eta putzuetan.
    Ion GARIN BARRIO, Aranzadiko Herpetologia Saila. Tokia: Kutxa Ekogunea, Donostia.
  • 2022ko maiatzaren 29an. AGURRA: ikasitakoaren laburpena.
    Kutxa Ekoguneko lan-taldea. Tokia: Artikutza Parke Naturala, Donostia.

PREZIOA

260 € (orokorra) / 240 € (Gaztedi Plana edo kontu baten jabeak Kutxabanken)