Bihotz berdeak

Basoan orientatzea, txorien kantak entzutea, anfibioak eta narrastiak bilatzea Donostiako parkeetan, orbel gainean korrika eta saltoka ibiltzea, intsektuak sailkatzea…

Bihotz berdeak Gipuzkoako gazteei natura ezagutzeko luzatzen diegun gonbidapena da. Naturalisten landa-lanetan oinarrituta dagoen sei irteeretako programa honek bertako animalia, landare eta paisaiarekin gozatzeko eta ikasteko aukera eskainiko du.

Hurbileko naturaren misterioen maitale eta ikertzaile gogotsuen gazte-talde baten kide izan nahi duzu? Presta itzazu iparrorratza, mapa, prismatikoak eta botak, espedizioan goaz eta!

IZEN EMATEAK
2020ko martxoaren 2tik 26ra
Izena eman HEMEN

ADINA

  • 12-15 urte

NOIZ

  • Sei irteera, igandean: 2020ko martxoak 29a; apirilak 5a eta 19a; maiatzak 3a, 17a eta 31a
  • Ordutegia: 9:30-13:30

PROGRAMA

  • Martxoak 29. Basoan galdu gabe (Orientazioa)
  • Apirilak 5. Hamar zuhaitz, hamaika lagun (Botanika)
  • Apirilak 19. Mokoak eta lumak (Ornitologia)
  • Maiatzak 3. Gure inguruko mundu txikia (Intsektuak)
  • Maiatzak 17. Herpetologoak putzuz putzu (Anfibio eta narrastiak)
  • Maiatzak 31. Naturzaleen kongresua

HIZKUNTZA

  • Euskara

PREZIOA

  • Orokorra: 100 €
  • Murriztua %7 deskontua: 93 €, Gaztedi, Kutxabankeko bezeroentzat, familia ugari edo guraso bakarreko familiarentzat
  • Murriztua %10 deskontua: 90 €, Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat

Laguntzaileak: