
Jasangarritasunean interesa duten eta ekintzara igarotzeko gogoa duten pertsona aktiboen sare bat sortzen ari gara.
Etorkizun jasangarria lortzea premiazko erronka da; eta bide horretan lidergoari heltzeko prest dauden Ekoliderrak behar ditugu. Horretarako, bi ekimen jarri ditugu abian: Gazte Ekoliderrak, 30 gaztez osatua, eta Ekoliderrak Zabalean, publiko zabalagoari zuzendutako online prestakuntza.
Gazte aktiboen sare bat sortzen ari gara, jasangarritasunarekiko interesa izanik ekintzara pasatzeko prest daudenak.
Helburuak:
1. Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu ikuspegi holistikotik.
2. Lidergo-konpetentziak eskuratu.
3. Ekiteko ahaldundu: ideietatik ekintzetara igarotzea bultzatu.
4. Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta komunitate eraldatzaile baten parte izan.

Online modalitate honekin, Gazte Ekoliderrak programaren hainbat saio jarraitu ahal izango dituzu. Hala, jasangarritasunaren ikuspegi integrala zureganatzeko eta lidergo eraldatzailerako ibilbidea lantzeko tresnak lantzeko aukera emango dizu.
- 35 ordu.
- Pertsona guztien eskura dagoen prestakuntza: profil desberdinetara irekia, adin-mugarik gabe eta edozein lekutatik jarrai daitekeena.
- Ez da ezinbestekoa euskara ulertzea.
- UIK-k egiaztatua (UPV/EHUko Udako Ikastaroak).
Matrikulak 30 euroko prezioa du.
Programa PDFan deskargatzeko egin klik hemen
Ibilbide honetan bidelagun izango dituzu
Unibertsitate-eremuko pertsonak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, ekintzaileak, etab.
Amaia Otazo
(Taldearen gidaria)
Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura Jasangarria saileko koordinatzailea da. Ingurumen Zientzietan Lizentziatua (2001-2004). Ikasketak Italian amaitu zituen eta ordutik hona ingurumen- hezkuntzan, herritarren parte-hartzeari buruzko proiektuetan (Agenda 21) eta sentsibilizazio kanpainetan aritu da. Ekoliderrak sareko kide da eta taldearen gidari izan da azken 3 edizioetan.
Julia Ramos
(Co-erraztaile Lidergoan)
Taldeen entrenatzaile eta lidergo eta jasangarritasunerako planifikazio estrategikoan aholkularia. Dragon Dreaming-eko hezitzaile ofiziala da 2012tik. Denbora tarte horretan, erraztaile izan da 4 kontinenteetan, 300 pertsona baino gehiagori lagunduz. Bere bizitzako azken 8 urteetan jendeari laguntzen aritu da, kontzientzia berria duten proiektuak sortzen lagunduz.
Rita Aldabaldetreku Gonzalez
(Co-erraztaile Lidergoan)
Prozesu parte-hartzaileak saileko arduraduna da eta erreferente/sustatzaile euskararen elkartetan Gipuzkoan. Masterra du Strategic Leadership towards Sustainability-n (2016) eta Donostiako Impact Hubeko U.Lab-eko parte-hartzaile eta dinamizatzaile izan da. Lidergo eta parte-hartze metodologietan trebatu da.
Joxean Hernandez
(Proiektuetarako bidelaguna)
Impact Hub Donostiaren sortzaileetako bat eta egun bertako zuzendaria da. Industria ingeniaria da, eta 10 urteko esperientzia du gizarte-berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin, kulturarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak diseinatzen eta gauzatzen.
Verena Hammes
(Acompañamiento de los proyectos)
Biologian lizentziatua. 2017tik, U teoriako hezitzailea Impact Hub Donostian eta HUBemprendedorAs eta Proiektuen Azokako programen bideratzailea. Sei urteko esperientzia du KLJB München und Freising gazteen antolakuntzan taldeak errazten.
Arantxa Acha
2014az geroztik UNESCO Etxea Euskal Herriko UNESCO zentroko zuzendaria. Jasangarritasunaren, hezkuntzaren, kulturaren eta giza eskubideen arloetan lan egiten du Euskal Autonomia Erkidegoan. Biologian lizentziatua.
Victor Viñuales
Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) soziologo, fundatzaile eta zuzendaria. Mundu Itunaren Espainiako Sareko lehendakariordea da Caja de herramientas para los constructores del cambio (2008).
Dorleta Orue Echevarria
(Naturklima)
Naturklimako Klima Aldaketaren Behatokiko koordinatzailea. 5 urteko esperientzia datu ozeanografieorologikoak prozesatzen eta aztertzen.
Dafne Mazo
(Ekoliderra)
Ihobeko proiektu teknikaria - Klimaren aldeko ekintzetan, gaur egun URBANKLIMA proiektuan ari da lanean besteak beste. Gazte Ekoliderren sareko kidea. Ingurumen Zientzietan Lizentziatua.
David Zabala
Naturklimaren zuzendari nagusia.’ Enpresa-munduaz, berrikuntzaz eta e amorratua da, eta sinetsita dago negozioak direla gizarte gisa ditugun erronka handiak konpontzeko eta balio partekatua sortzeko tresnarik onena, betiere jasangarritasunaren ikuspegitik egiten badira.
Joseba Zalakain
Joseba Zalakain gipuzkoar kazetaria da. Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria da. Pobreziari, bazterketari, mendekotasunari eta beste arlo ugariri buruzko ikerketak egin ditu.
Cristina Monge
Soziologo eta politologoa, mugimendu sozialetan eta larrialdi klimatikoan aditua.
Imanol Goenaga
(Ekoliderra)
Eusko Jaurlaritzako ingurumen-arloko aholkularia. Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean egiten du lan. Arkitekturako lizentziaduna. Gazte Ekoliderrak 2011 programako kide eta Ekoliderrak sareko kide izan da.
Beatriz Martikorena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Iraunkortasun Ataleko burua. Biologian lizentziaduna.
Izaro Basurko
Ingurugiro zientziatan lizentziaduna. Azken urteetan Mugarik Gabeko Ingeniaritzarekin eta Ekologistak Martxanekin egon da elkarlanean eta egun ekopol ikertalde kontsolidatuko partaidea da.
Jesús Alquezar
Europako Batzordeko Ingurumenerako Zuzendaritza Nagusiko analista sozioekonomikoa. Zientzia Politiko eta Soziologian eta Ekonomian lizentziaduna, Europako Politikan eta Ikerketa Sozial Aplikatuan graduondoko tituluekin.
Amalia Virto
Kutxa Ekoguneko Landa garapen jasangarriaren arduraduna da. Nekazaritza alorrean Ingeniari teknikoa da eta Hortofrutikultura eta lorezaintzan espezializatua.
Ibon Doval
(Ekoliderra)
Emf elevMarti Franch - Arkitektoa eta paisajista. Ekoliderrak sareko kidea.
Ondiz Zarraga
Mugarik Gabeko Ingeniarien Boluntarioa–Prestakuntza-ingeniaritzako doktorea eta bokaziozko dibulgatzailea. Teknologia libreei buruz idazten dut, ingeniaritzaren munduan nire lekua bilatzen dudan bitartean. “Sofware librea” liburuaren egilea.
Begoña Cabaleiro
Ama naiz batez ere, eta istorioen kontalaria. Gazte batek storytelling-eko espezialista gisa ulertuko lukeena. Emaús FSko komunikazio-arduraduna. Ingurumen-sentsibilizazioan eta -hezkuntzan eta sare sozialetan aditua.
Xabier Esteban
23 urteko esperientzia du energia- eta ingurumen-sektoreetan, eta biologiazientzietan lizentziaduna da. Gaur egun Naturklimatiako zuzendari teknikoa da. Kutxa Ekogunean proiektuen koordinatzailea izan zen eta energia eta klima aldaketaren arloko arduraduna, eta Usurbilgo Lanbide Heziketako Institutuko energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren zentroko kudeatzailea.
Raúl Olivan
Hamarkada bat baino gehiago berrikuntza-ekosistemak eraikitzen, sareak ehuntzen eta elkarrizketak sustatzen. Orain, LAABtik. “Frena la Curva”ren bultzatzailea.
Sergio Gallego
Txundituta dago natura eta haren harremanak gaztetatik ikusi eta ikastean. Ingurumen Zientzietako lizentziaduna. 2019az geroztik, aktiboki dihardu lanean Lurgaian, basoak eta prozesu ekologikoak berreskuratzen laguntzeko.
Aitziber Sarobe
Naturkon-eko kidea. Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan Gipuzkoako elkarte naturzale eta kontserbaionistak sortutako taldea.
Iker Zubimendi
Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikaria. Biologian lizentziatua eta Ingurumen Ebaluazio eta Berreskurapeneko Unibertsitate Masterra.
Garaion
NATURA, SORKUNTZA eta ONDARE SOZIALA lantzen duen proiektua Ozaeta herrikoan kokatutako etxaldea; Sorgingunea deitzen diote, bertan sortzen baitira lau haizetara zabaltzen ditugun ametsak ekintza bihurtuta.
Irati Andoño
Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako arduraduna. Haur Hezkuntzan diplomatua da EHUko Bilboko Irakasleen eskolan. Esperientzia handia du haurrekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Maialen Sistiaga
Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuaren arduradunetako bat. Biologian doktorea da eta ikertzailea eta irakaslea izan da. EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007tik. Gainera, irakaslea da EHUko Online Irakasleen Masterrean.