Baratzagintza eta aztarna ekologikoa

Baratza da gure elikagai guztien jatorria, ezagutzen al dugu ordea nolakoa den? Nola sortu eta kudeatzen da baratza bat? Gure ikastetxean baratza bat jartzerik ba ote dugu? ba ote dago aztarna ekologiko handia sortzen duen baratzagintza modurik?
Baratzagintzaren oinarriak modu praktikoan ikasi eta aztarna ekologikoarekin dagoen loturan sakonduko dute ikasleek tailer honetan.
Ikastetxean lantzeko materiala:
- Aurretik: Baratza munduan eta historian.
Euskararen Ginkana
Badakizu hamabost egunero hizkuntza bat desagertzen ari dela? Eta euskararen lurraldean 100 baino hizkuntza gehiago hitz egiteko direla? Hitz egiten dituzun hizkuntzen artean, zer da euskara zuretzat? Ekologikoa da euskaraz bizitzea? Hizkuntza-ekologista izateko prest? Ikasleen euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea du helburu ginkana honek.
Kutxa Ekoguneko Baratza Eskola gunean, biodibertsitatearekin analogiak egiteko aukera baliatuko dugu. Taldekako proba ludikoen bitartez eta hizkuntza-egoera desberdinak esperimentatuaz, soziolinguistika ezagutzak eta euskararekiko emozio, ezagutza eta praktika ekologikoak partekatuko dituzte ikasleek.
Ikastetxean lantzeko materiala:
- Aurretik: Hizkuntza ekologia.
Animalien erabilera hausnartzen

Animaliak gizakiak milaka urtetan erabili eta eraldatu ditu bere intereserako, baina ez soilik janaria eta larrua lortzeko. Lan astunak egiteko, etxea zaintzeko, ikerketarako eta ikuskizunetako ere erabili izan dira animaliak; baina erabilera guzti hauek egokiak al dira?
Tailer honetan, abeletxean animalien erabilera eta etikaren hausnarketa bat burutuko dute, Kutxa Ekoguneko abeletxean erabili diren abereen kudeaketa politikak ezagutuz.
Ikastetxean lantzeko materiala:
- Aurretik: Animalien olinpiadak.
- Ondoren: Alternatibak sortzen.
Uraren bisita
Kutxa Ekogunen geure ur zikinak kudeatzeko gai gara bizidunen laguntzaz, ikusi nahi? Ur asko ala gutxi dugu gizakiok eskuragarri? Zer gertatzen da ibai alboan dagoen herri batean uholde bat denean?
Kutxa Ekoguneko uren kudeaketa sistema ezagutuko dute sakonean.
Ikastetxean lantzeko materiala:
- Aurretik: Uraren bila.
- Ondoren: Ikastetxeko uren kudeaketa.
Abeletxeko bisita
Goxo-goxo etxekotzen ari garen animaliak ditugu abeletxean. Zein behi arrazak daude gure ikuiluan? Zein soinu ateratzen dute ahate mutuek? Zergatik ez dute migraziorik egin nahi gure antzarek?
Ordu eta erdiko bisita gidatu bat abeletxe barruan, non, ikasleak bisitariak izango diren eta abereren artean mugituko diren belardi eta sagarrondoetatik barrena, beraien bizileku, jantoki eta bizimoduak ezagutzen.
Ikastetxean lantzeko materiala:
- Aurretik: Etxekotzea.