PLUS16

Kutxa Ekogunean, hezkuntza eskaintza bigarren hezkuntzatik haratago zabaldu dugu, ingurumen hezkuntza eskaintza espezializatuagoa eskainiz, batxiler, gradu eta lanbide heziketari.

Gure ibilbide luzean zehar, hainbat ingurumen gaien eredu izan gara Kutxa Ekogunea eta honen harira, hainbat jakintza eta esperientzia bildu ditugu. Jakintza hauek ikasleen eskura ipini nahi ditugu 2 orduko formakuntza motz presentzial eta praktikoekin.

Hauxe da zabaldu dugun eskaintza.

Jolas librea

Haurra da jolasaren jabe, jolasa haurraren beharrei erantzunez sortzen da. Kutxa Ekoguneak eta bere Baso Eskola hezkuntza eredua, jolas librea eta gelatik kanpoko jarduerak bultzatzen da helburua, haurraren heziketaren zati garrantzitsu bezala. Ikastaro honetan, Haur Parkean, jolas librea praktikatu, ezagutu, aztertu eta adibide praktikoekin, beraren ikuspegi zabal bat edukiko dugu. Hezkuntzarekin erlazioa duten ikasketa burutzen ari diren ikasleei zuzenduriko ikastaroa.

Abereekiko enpatia lantzen

Nola hurbildu gaitezke animalietara? Zein dira animaliek ematen dizkiguten mezuak? Ikastaro praktiko honetan, gure Abeletxeko asto, behi eta beste animaliekin egingo dugu lan, beraien ezaugarriak ikasi eta hauengana nola hurbildu eta hauen mezuak interpretatzen ikasiko dugu. Animalien jokamoldea, zoologia eta animalien kudeaketarekin interesa duten ikasleentzako ikastaro paregabea.

Ekopolis, biohirigintza eta eraikuntza

Kutxa Ekogunean bioeraikinen zein eraikuntza jasangarrien adibide ugari ditugu ikasleen eskura. Ikastaro honetan zehar, Kutxa Ekogune parketik barrena bidaia bat egingo dugu, eraikin bakoitza ezagutuz eta Kutxa Ekogunearen eraikuntzan harturiko ingurumen neurriak aztertuko ditugu eta eraikuntza jasangarriagoa posible dela ikusiko dugu. Eraikuntzan eta ingurumenean interesa duen ikasle ororentzat eskainitako ikastaroa.

Ingurumen hezkuntza administrazioan

Enpresen oinarria da administrazioa eta bertatik ingurumenarentzat eta enpresentzat onuragarriak izan daitezkeen ingurumen aldeko neurriak hartu ahal dira. Ikastaro honetan, etorkizuneko administrariak erosketa berdean, eko-etiketetan eta enpresen mundutik doan ingurumen ikuspegian ahaldundu nahi ditugu, etorkizunean eko-administrariak izan daitezen.