Hezkuntza programa 2018-2019

Hezkuntza programa
 

Aukeratu bisita mota

EGUN-PASA

KUTXA EKOGUNEAN

Info gehiago

EGONALDIA KUTXA

AROTZ-ENEAN

Info gehiago

EGUN-PASA KUTXA EKOGUNEAN
 

Kutxa Ekogunean, gai, adin eta ekintza anitzeko hezkuntza programa osatu dugu. Ikastetxeean jorratutako gaiekin lotura zuzuena izatea da gure helburua, horregatik tailer edo ekintza bat burutu aurretik eta ondoren gelan egiteko unitate didaktikoak ditugu ikastetxeen eskura.

Tailerrak ordu betekoak dira, guztiak esperientzia praktikoetan oinarrituta eta kurrikulumean txertatuak, guztiak Kutxa Ekoguneko eremuaren barruan burutzen direlarik.

Ikasleek ingurune naturalean esperientziak bizitzea bilatzen dugu, bizipen hauetatik lortutako jakintza gero bere egunerokoan aplikatzea bultzatzen dugu, eguneroko bizitza jasangarria bat lortzeko helburuarekin.  

Aukeratu zure maila

HH

tailerrak ikusi

Info gehiago

LH (1,2,3)

tailerrak ikusi

Info gehiago

LH (4,5,6)

tailerrak ikusi

Info gehiago

DBH

tailerrak ikusi

Info gehiago
  •  
    Ordutegia      Ordu beteko tailer ezberdinak aukeran
  •  
    Taldeak Taldeak 20-25 ikaslekoak.  Egun bakoitzean lau talde
  •  
    Bisita motak Bisita praktikoak eta naturarekin kontaktuan
  •  
    Edukiak Sasoiko egoerara egokituak eta curriculumean txertatuak
  •  
    Hizkuntza Ekintza guztiak euskaraz
  •  
    Ikastetxean ere Bisitaz gain, ikastetxean lantzeko materiala jasoko duzu

EGONALDIA KUTXA AROTZ-ENEAN
 

Arotz-Enea Ingurumenaren Heziketa Eskola, Kutxa Ekoguneko hezkuntza programaren baitan Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko eskola eta ikastetxe guztiei eskainitako ekimena da.

Kutxa Ekogunearen helburu nagusia gizarteari ingurumen gaietan kontzientziaziotik ekintzetara igarotzeko bidea erraztea da, eta ikasleak gizartearen gaurko eta etorkizuneko atal garrantzitsua direnez, bi eta bost egun arteko egonaldien bidez bide hau beraiekin batera ingurumen naturalean murgilduta egitea da helburua.

IZEN-EMATEA
2019ko otsailaren 1eko 9:00etan irekiko da eta martxoaren 15eko 14:00ak arte irekita
Izen-emate orria