HH tailerrak

Artoa, kris kris eta pun!

Txispi zergatik dago hain triste? Norekin eta non bizi nahi du? Zein da tipula eta zein porrua? Lurzoru guztiak berdinak al dira? Baratzegintza, balore eta gaitasun ezberdinak jorratzen dituen gaia da. Tailer honetan, ikasleek Txispi artoaren istorioa ezagutuko dute (monokultibo batetik baratze ekologikora bizira joan nahi duen artoa), dibertsitatearen balorea lantzeko. Hazien jatorria ikusi eta nola ereina ikasi. Horrez gain, baratza bat ipintzeko beharrezkoak diren kontzeptuak (lurra, ureztapena, baratze-tresnak, landaketa…) ezagutu eta beraiekin esperimentatuko dute baratza erreal batean. Aukera paregabea da baratza, lurra eta dibertsitatean murgiltzeko.

Eskolan aurretik: Txispiren bideoa ikusi.

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Landareen hazkuntza-beharrez ohartu.

Edukiak

  • Hazi mota ezberdinen ezaugarriei erreparatuz, hazi ezberdinak daudela ohartu eta zein landarearenak diren ikustea.
  • Substratua prestatzen ikasiko dute, landareak ongarritu, ureztatu eta leku argi batean kokatu.

Artoterapia eta oiloak bazkatu

Oiloa animalia ezaguna dugun arren, beraiekin harreman zuzena dugunean soilik ohartzen gara zein garrantzitsua den etxeko animalien aurrean pazientzia, lasaitasuna eta enpatia izatea. Ikasleak Kutxa Ekoguneko oilategian murgilduko dira, berau ikusi, usaindu eta entzungo dute, horrez gain, ikasleek oiloen janaria prestatu eta beraien eskuekin emateko aukera izango dute. Tailer honek norbanakoaren kontrola lantzen da artoa aletuz eta animalienganako bizikidetza lantzen ditu, izaki bizidunenganako errespetua erakutsiz eta beldurrik bada, hauei modu seguruan aurre eginez. Gainera oilo guztiak ez direla berdinak ikasiko dute eta berton ditugun bost oilo arrazak ezagutuko dituzte.

Eskolan aurretik: Txispiren bideoa ikusi.

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Baratzeko fruitu eta barazkiek, gizakiaren elikaduran duten garrantzia ikustea.
  • Animalien elikadura eta zaintza ulertzea.
  • Artoari erabilera lasaigarri bat ematea.

Edukiak

  • Oiloen elikadura.
  • Etxeko animaliak.
  • Abereen dibertsitatea.
  • Artoaren hiztegia.
  • Emozioen kudeaketa.

Mila bizidun ditu Ekoguneak

Ekogunea inoiz baino gehiago, bizidunez beterik dago, txikiak, ertainak eta handiak, goazen guztiak ezagutzera! Tailer honekin bizidun mota ezberdinak ikusi, ukitu eta sentitzeko aukera dute ikasleek, lur azpikoak, uretan bizi direnak, ornogabeak eta intsektuak, hegoak dituztenak, basatiak eta etxekotu ditugunak. Bizidun mota guztienganako errespetua eta mirespena lantzen da, berauengana nola hurbildu ikasiz eta animalia eta gizakiaren arteko muga zein mehea den ikasiz.

Eskolan aurretik:

  • Ekogunean zein motako bizidunak aurkituko dituzue? Imaginatu, marraztu eta ekarri zuen marrazkiak!

Eskolan ondoren

  • Nola imajinatzen duzu Ekogunea etorkizunean? (zein itxura, zein animalia eta landare …)

Helburuak

  • Ekogunean dagoen biodibertsitateaz jabetzea eta bizidun ezberdinek bertan duten funtzioa ulertzea.

Edukiak

  • Baratzetako eta ibaietako bizidunak: izaki makroskopikoak eta mikroskopikoak.

Nortzuk behar dugu ura?

Bustita ez gaude eta ura dugula? Landarearen barruan ura ere bai? Non gehiago?

Zorionez, gure gizartean ura soberan dugula uste arren, ura oso lehengai eskasa da, nahiz eta nonahi topa dezakegun, berau kudeatu eta geure iturrietara ekartzea asko kostatzen den lana da. Tailer honekin haurrak uraren presentziaz jabetuko dira, bizidunek zenbat ur duten ikasiko dute eta ura garai batean nola topatzen zuten esperimentatuko dute.

Eskolan aurretik:

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Uraren garrantziaz ohartzea: ura bizitzeko beharrezkoa da.
  • Uraren presentziaz jabetzea.
  • Landareek bizitzeko ura behar dutela ikustea.

Edukiak

  • Izaki bizidunak eta ura.
  • Ura egoera ezberdinetan: lurruna, izotza, …
  • Landareek ura zurgatzeko duten egituren lanketa.

Bero egoteko beroki ezberdinak

Hotza egin arren ni bero nago, zergatik? Nola sortzen dugu animaliok beroa? Zertarako daude munduko animalia larru ezberdinak? Esker mila eguzkia! Energiaren gaia bizidunen ikuspuntutik lantzeko tailerra da, bizidun ezberdinek dituzten berokiak eta bizi diren eremuak ezagutuko dituzte. Ostean, txerriek beroarekin egiten dituzten jokamolde aldaketak ikusi eta beraien buruan esperimentatuko dituzte.

Eskolan aurretik:

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Etxea, identitatea eta komunitatea babes mekanismoak direla ohartu.
  • Janzkerak baldintza ezberdinetara egokitzen laguntzen digula ulertu.
  • Animalien azala, larrua, ilea, lumajea, … nolakoak diren ikastea.

Edukiak

  • Guk animaliek ez bezala arropa eta etxea dauzkagunez klima ia guztietara molda gaitezke.
  • Arropa urtarora egokitzen dugu eta etxea ingurunera.
  • Animaliek azal, larru eta ilaje desberdina dute baina arroparik ez. Gure etxeak animaliek bezala da azal bakarra dauka. Nola prestatu urte guztian arropa berdina erabiltzeko?  

Euskararen Ginkana

Nola komunikatzen dira animaliak? Zein hizkuntza hitz egiten dira zure eskolan eta familian? Euskaraz eta hizkuntzekin solas eta jolas arituko gara Ginkanan.

Haur Parkean burutzen den erritmo biziko ginkanan jolastuko dira haurrak. Bizidun eta animalien hotsak identifikatu, kultura desberdinetako ohitura eta hizkuntzak ezagutu,  hizkuntzaren garrantziaz jabetu eta euskarazko hitz eta esapideekin jolastu eta esperimentatuko dute.

Eskolan aurretik:

  • Ipuina eta sentimenduen adierazpena

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Bizidun guztiak komunikatzen direla ohartzea.
  • Munduan hizkuntza eta kultura aniztasuna handia dela ohartzea.
  • Hizkuntza aniztasuna aberasgarria dela konturatzea.
  • Lurraldea eta hizkuntzaren arteko loturaz ohartzea.
  • Euskaraz ondo pasatzen dugula ohartu.
  • Hizkuntza-ekologia: euskara zaindu behar dela ikustea.

Edukiak

  • Animalien hotsak
  • Kultura desberdinetako ohiturak eta hizkuntzak.

  • Hizkuntza aniztasuna.

  • Haurren bizi tokiak.

  • Jolas librea.

  • Eskerrak.

Haur Parkea

Bihotz berdeen jolasteko eran oinarritu gara haur parkea diseinatzeko orduan, sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatuko dituen estrukturak eta euskarriak sortuz. Bertan, jolas aukera ugari dituzte txikienek, material naturalez egindako jolas estruktura finkoak, hala nola, zuhaitzak, kabiak, sareak, baserritxo bat...

Abeletxea

Goxo-goxo etxekotzen ari garen animalien eremuan sartuko gara, Euskal Herriko arrazetako oiloak, ahateak eta antzarak, astoak, behiak, txerriak, ahuntzak eta ardiak ezagutzera. Animalien ongizatearen beharrak eta sentimenduak ulertuko ditugu.