TAILERRAK
Eskuak eta sustraiak lurrera
Zutik mantentzen garen lur zati hau ez da berdina bazter guztietan. Gure azpian, geruza eta ezaugarri ezberdinetako lur mota ugari aurki ditzakegu eta hauetako batzuk baratzegintzan erabili ahal dira eta gure nahira moldatu. Tailer honekin, lurrarekin esperimentatuko dute, lurzoruaren sorpresaz beteriko mundu harrigarrian murgilduz eta noski, eskuak zikinduz!
Eskolan aurretik:
Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.
Txispiren bideoa ikusi.
Eskolan ondoren
- Ikastetxean baratza bat ipini edo dagoena handitu.
- Txispiren lagun berriak
- Baratzeko lagunak eta ni
Helburuak
- Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
- Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
- Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
- Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
- Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.
Edukiak
- Hazien dibertsitateaz jabetu eta hauen ezaugarri adierazgarriei erreparatu.
- Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
- Barazkien izenak, landareak eta fruituak elkarren artean erlazionatzen ikasi.
- Lur motak eta hauen drainatze gaitasunak ezagutu.
- Xomorro bakoitzak dituen berezitasunez ohartu eta hauen bizilekuak ezagutu.
- Baratzeko eremu ezberdinetan barazkien landaketak errotatzearen garrantziaz jabetu.
Mila bizidun ditu Ekoguneak
Ekogunea inoiz baino gehiago, bizidunez beterik dago, txikiak, ertainak eta handiak, goazen guztiak ezagutzera! Tailer honekin bizidun mota ezberdinak ikusi, ukitu eta sentitzeko aukera dute ikasleek, lur azpikoak, uretan bizi direnak, ornogabeak eta intsektuak, hegoak dituztenak, basatiak eta etxekotu ditugunak. Bizidun mota guztienganako errespetua eta mirespena lantzen da, berauengana nola hurbildu ikasiz eta animalia eta gizakiaren arteko muga zein mehea den ikasiz. Ekoguneko bizidunak!
Eskolan aurretik:
Ekogunean zein motako bizidunak aurkituko dituzue? Imaginatu, marraztu eta ekarri zuen marrazkiak!
Eskolan ondoren
-
Nola imajinatzen duzu Ekogunea etorkizunean? (zein itxura, zein animalia eta landare …)
Helburuak
-
Ekogunean dagoen biodibertsitateaz jabetzea eta bizidun ezberdinek bertan duten funtzioa ulertzea.
Edukiak
- Baratzetako eta ibaietako bizidunak: izaki makroskopikoak eta mikroskopikoak.
Nortzuk behar dugu ura?
Bustita ez gaude eta ura dugula? Landarearen barruan ura ere bai? Non gehiago? Zorionez, gure gizartean ura soberan dugula uste arren, ura oso lehengai eskasa da, nahiz eta nonahi topa dezakegun, berau kudeatu eta geure iturrietara ekartzea asko kostatzen den lana da. Tailer honekin haurrak uraren presentziaz jabetuko dira, bizidunek zenbat ur duten ikasiko dute eta ura garai batean nola topatzen zuten esperimentatuko dute.
Eskolan aurretik:
Eskolan ondoren
Helburuak
- Uraren garrantziaz ohartzea.
- Uraren presentziaz jabetzea.
- Landareen uraren beharraz jabetzea.
Bero egoteko eraikin desberdinak
Energiaz ari bagara, gizakiok badugu azala eta arroparen gainean babesteko beste geruza bat, eraikina. Eraikinak gainera garrantzia handia izan du bizidunen istorioan, habietatik hasi, zuloetatik igaro eta giza eraikinetaraino. Gizakiak inguruagatik babesteko betidanik egin ditu eraikinak eta tailer honetan giza taldeen eraikin ezberdinak eraikitzen ikasiko dute ikasleen, beraien arteko talde lana eta taldeko erabakiak bultzatuz.
Eskolan aurretik:
- Zerez eginda dago nire etxea? Ikasleek zerrenda bat egin beharko dute beraien etxea zein materialez eginda dagoen.
Eskolan ondoren
-
Eraikuntza gremioren bateko gurasoak eskolara gonbidatu bere lanaz hitz egiteko.
Helburuak
- Material ezberdinak erabiliz eraikuntzak egitea.
- Eraikuntzak egiteko materialez gain, eraikuntzen formak, leihoak, ateak, orientazioak, bentilazioak … eta antzekoek duten garrantziaz jabetzea.
Edukiak
- Eraikuntzako oinarriak eta materialak
- Eraikuntzarako materialak.
- Eraikuntzen kokapena eta gure baserriekin konparaketa.
Euskararen Ginkana
Katu euskaldunak MIAU egitean katu Egipziarrak eta Txinatarrak ulertzen dute? Alfabeto desberdinetan idazten ikasi nahi? Euskararentzako babesguneak sortuko ditugu? Animaliak komunikatzeko dituzten estrategia desberdinekin eta gizakiok lurralde eta behar jakinetara egokitutako hizkuntzekin jolastuko gara. Ginkanako probetan ikasleek animalien komunikazio bideak erabiliko dituzte, hizkuntzen ahozko eta idatzizko aberastasunarekin liluratu eta jolastuko dute, hizkuntzen arteko harremanez hausnartuko dute eta azken proban, euskararentzako babesguneak sortuko dituzte.
Eskolan aurretik:
- Kaixo denok esaten dugu!
Eskolan ondoren
-
Saguzarra bezala euskara babestu.
Helburuak
- Bizidun guztiak komunikatzen direla ikustea. Eta komunikatzeko estrategia desberdinak.
-
Gizakitan, hizkuntzaren transmisioa ahoz eta idatziz egiten dela ikustea.
-
Idazkera eta hizkera desberdinak ezagutzea.
-
Hizkuntza bizia dela, eboluzionatzen doala konturatzea.
-
Hizkuntza aniztasuna aberasgarria dela konturatzea.
Edukiak
-
Erleen dantzen eta beste espezien komunikazio estrategien esanahia.
-
Hitzik gabeko komunikazioa.
-
Zeinu hizkuntza eta idazkera desberdinak.
-
Hiztegia beharraren arabera sortzen da.
-
Hizkuntza aniztasuna
Gorotzengatik desberdinduko dituzue
Gaixotzen garenean txixa eta gorotza badira informazio iturri. Animaliak desberdintzeko gidetan ere beraien gorotzak nolakoak diren hartzen da kontuan. Ikertzaile batentzat informazio txosten bat bezalakoa da. Eta gainera abeletxe baten kasuan kudeaketan buruhaustea. Berdin kudeatzen ote dira txerri edo ardi baten gorotzak? Tailer honetan, ikasleak animalien inguruko informazioa lortuko dute gorotzen bitartez, ekoizpenean sortzen diren gorotz hondakin kopuruez jabetuko dira eta berauen kudeaketa nola egiten den esperimentatuko dute beraien eskutik; egun ingurumen arazo bat da.
Eskolan aurretik:
-
Ipuin proposamena: “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”.
Eskolan ondoren
Helburuak
- Gorotzak ere animalien identifikaziorako baliogarri direla konturatzea.
- Gorotz motak animaliekin erlazionatu.
- Gorotzen kudeaketak duen lan kargaz ohartzea.
Edukiak
- Hondakinen kudeaketa.
- Elikadura motak.
- Abeletxeko animaliak.
Haur Parkea
Esku berdeak sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea garatuko dute espazio honetan. Bertan, jolas aukera ugari izango dituzte, material naturalez egindako jolas estruktura finkoak, hala nola, zuhaitzak, kabiak, sareak, baserritxo bat...
Abeletxea
Goxo-goxo etxekotzen ari garen animalien eremuan sartuko gara, Euskal Herriko arrazetako oiloak, ahateak eta antzarak, astoak, behiak, txerriak, ahuntzak eta ardiak ezagutzera. Animalien ongizatearen beharrak eta sentimenduak ulertuko ditugu.