LH tailerrak: 4, 5 eta 6 mailak

Eskuak eta sustraiak lurrera!

Zutik mantentzen garen lur zati hau ez da berdina bazter guztietan. Gure azpian, geruza eta ezaugarri ezberdinetako lur mota ugari aurki ditzakegu eta hauetako batzuk baratzegintzan erabili ahal dira eta gure nahira moldatu. Tailer honekin, lurrarekin esperimentatuko dute, lurzoruaren sorpresaz beteriko mundu harrigarrian murgilduz eta noski, eskuak zikinduz!

Eskolan aurretik:
Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

  • Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
  • Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
  • Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Hazien dibertsitateaz jabetu eta hauen ezaugarri adierazgarriei erreparatu.
  • Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
  • Barazkien izenak, landareak eta fruituak elkarren artean erlazionatzen ikasi.
  • Lur motak eta hauen drainatze gaitasunak ezagutu.
  • Xomorro bakoitzak dituen berezitasunez ohartu eta hauen bizilekuak ezagutu.
  • Baratzeko eremu ezberdinetan barazkien landaketak errotatzearen garrantziaz jabetu.

Hazien mundua

Haziak, landareen bizi irauteko kit ezin hobea!  Nahiko ezezagunak dira gure gizartean, askotan kontsumitzen ditugun barazkiak oraindik ugaltzen fasera iristeko bait daude. Inoiz ikusi al dugu letxuga baten hazia? Tailer honekin, haziek duten potentzialaz jabetuko dira haurrak, hedatzeko duten estrategiaz, eta barazki mota ezberdinetatik nola lortu eta erein ikasiko dute.

Eskolan aurretik:
Landareen bizi zikloen azterketa.

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Hazien mundura hurbildu, hazi mota ezberdinak maneiatuz eta hauen kontserbazio eta biltegiratze moduak aztertuz.
  • Hazien bidezko auto-hornikuntza kontzeptuaren garrantziaz jabetu.

Edukiak

  • Hazien eiteak, eta hauen biltegiratze eta kontserbazio moduak.
  • Barazki ezberdinetatik haziak lortzen ikasi eta praktikan jarri.

Intsektuen bila

Intsektuak erabat garrantzitsuak dira gure ekosistemetan, baina zoritxarrez beldur eta ez jakintasunak eraginda, baztertutako bizidun taldea da. Tailer honekin, intsektu talde nagusiak zein diren ikasiko dute, gertuen ditugunak identifikatzen jakingo dute eta gure gizarteak eman digun intsektuenganako beldurra, berauenganako errespetu interesa eta jakintza bihurtuko da.

Eskolan aurretik:
Egunero ikasleek ikusten dituzten intsektuen zerrenda bat egin. Ikastetxean intsektu bilako patruilak antolatu.

Eskolan ondoren

  • Bildutako intsektuak identifikatu Ekogunean ikasitakoarekin.

Helburuak

  • Intsektu eta animali txikienganako interesa eta errespetua landu.

Edukiak

  • Bizidunak
  • Biodibertsitatea

Non dago zirimiria?

Nahiz eta gure lurretan ura ugaria izan, oso lehengai eskasa eta ezinbestekoa da, tailer honetan uraren garrantzia ezagutu eta bere kudeaketa ulertuko dute ikasleek, horrez gain ura nola topatu ikasiko dute eta gu ere ur tanta ibiltariak garela ohartuko dira.

Eskolan aurretik: 

  • Uraren zikloa bideoa ikusi eta hausnartu.
  • Uraren zikloaren bideoa ikusi “La escasez del agua”

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Ekoguneko ura nondik datorren eta nora doan ezagutzea.
  • Ura aurrezteko moduak ezagutzea.
  • Eguneroko hainbat ekintzetarako ur edangarria behar ez dela eta tratatu gabeko ura erabiltzeko aukeraz jabetzea.
  • Eguneroko ekintzetan ura aurrezteko ohiturak hartzea.

Edukiak

  • Uraren zikloa.
  • Ura aprobetxatzeko moduak.

  • Jasangarritasunaren kontzeptua.

  • Uraren erabilera.

Bero-bero lehen baino gehiago

Klima aldaketaren gaia, gure planetaren etorkizun hurbilean eragingo duen fenomenoa da. Atmosferara isuri izan ditugun gasek, berotegi efektu bat eragin dute gure planetan, honen tenperatura igoz. Tailer honekin, negutegi efektua ulertu eta berau ekiditeko energia berriztagarriekin esperimentatuko dute, eguzki labe erraldoi bat maneiatuz eta material berrerabilgarriekin egindako eguzki labe funtzional bat etxera eramanez.

Eskolan aurretik:

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Eguzkia gugandik hain urrun egon arren eta Lurra eguzkiarekin konparatuta hain txikia izan arren, eguzkitiko energia asko jasotzen dugula ulertzea.
  • Udako energia udarako metatu daitekeela ikustea.

  • Eguzki energia erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Eguzkiaren eragina lurrean.
  • Eguzki energiaren erabilera.

  • Energia berriztagarriak.

Abeletxearen aztarna ekologikoa

Giza jarduera orok ingurunean aztarna ekologiko bat uzten du, baita ere haragi, esne, arrautzen, … ekoizpenak. Gai izango al zarete aztarna hau neurtzen? Goazen ikustera txerriak, ardiak eta ahuntzak, bertan gure helburua lortzeko gakoak aurkituko baitugu. Abeletxeko azterketa praktiko bat burutuko dute ikasleek, bere aztarna ekologikoa neurtuz eta berauen balorazio bat emanez.

Eskolan aurretik:
"Greenpeace consumo” Youtube-ko kanaleko hainbat gairi buruzko bideoak ikusi.

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Aztarna ekologiko kontzeptua barneratu
  • Bizidunek uzten dugun aztarna ekologikoa neurtzeko gaitasuna hartzea.

Edukiak

  • Kontsumoa
  • Biodibertsitatea
  • Klima aldaketa
  • Efizientzia energetikoa

Euskararen Ginkana

Hizkuntzak komunikatzeko balio dizu soilik? Hitz egiten dituzun hizkuntzen artean, zer da euskara zuretzat? Zergatik ote da ekologikoa euskaraz bizitzea? Proba desberdinak gaindituta, hizkuntza-ekologista bilakatzeko prest? Ikasleen euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea du helburu ginkana honek. Ekogune parkeko Baratza Eskola gunean, biodibertsitatearekin analogiak egiteko aukera baliatuko dugu eta, taldekako proba ludikoen bitartez, hizkuntzen arteko harremanak ezagutu eta euskararekiko emozio, ezagutza eta praktikak partekatuko dituzte ikasleek biodibertsitatearekin.

Eskolan aurretik:

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Bizidun guztiak komunikatzen garela konturatzea.
  • Gizakiak komunikatzeko sistema ugari sortu ditu

  • Munduko hizkuntza aniztasuna handia dela ikustea.

  • Hizkuntzak komunikazio tresna baino gehiago direla ikustea, norbanako eta talde identitatea ematen baitigute.

  • Hizkuntzen arteko harremanak lantzea

  • Soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak lantzea.

Edukiak

  • Komunikazio bide ezberdinak espezie desberdinetan.

  • Morse kodea ikastea.

  • Hizkuntza aniztasuna.

  • Hizkuntza identitatea.

  • Hizkuntzen eboluzioa.

  • Hizkuntzen ekologia.

Ekopolis bisita

Kutxa Ekogunea parkeko hirigintza (lur mugimenduak, bideak, azpiegiturak, …) eta eraikuntzak (egurrezko eraikinak, lastozkoa, eraikin baten zaharberritzea…), ingurumen  printzipioak jarraituz egin dira. Prozedura hauek ezagutzeko txango baten, maketak, proiektuak, ezarritako materialak eta ikasleek ingeniari eta  arkitektoen paperan jarrita behatzeko orriak erabiliko ditugu.

Eskolan aurretik:

  • Arkitektura jasangarria duten ikastetxe inguruko eraikinen zerrenda.

Eskolan ondoren

  • Ikastetxearen jasangarritasun diagnosia

Helburuak

  • Jasangarritasuna eraikinetan ere badagoela ohartzea.
  • Erainkuntza jasangarriagoak posible direla ikustea.
  • Naturak ematen dizkigun materialetatik abiatuta, jasangarritasunera iritsi daitekeela konturatzea.

Edukiak

  • Biodibertsitatea.
  • Eraikuntza.
  • Material naturalak.
  • Efizientiza energetikoa.
  • Karbono dioxido isuriak.

Uraren bisita

Ura lehengai urria eta eskuratzen zaila dela ezin uka, horregatik uraren kudeaketan, ahal den ur galera gutxien egon behar du eta erabilitako ur hauek, berriro garbi joan behar dute gure ibaietara. Ekogunean, urak ziklo osoa betetzen du: ur edangarriaz eta euri uraz hornitzen gara, erabileran kontsumoa murrizteko neurriak eta teknikak erabiltzen ditugu eta ur zikinak zizare bidezko araztegi eta ur  putzu batean tratatzen ditugu Zabalaga errekan husten diren arte.

Eskolan aurretik:

  • Uraren zikloko bideoa.

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Uraren balioaz jabetzea.
  • Uraren kudeaketa aztertzea.
  • Urarekiko efizientzia ikasleen egunerokoan aplikatzea.

Edukiak

  • Kontsumoa.
  • Klima aldaketa.
  • Aurrezpena.
  • Erreka eta uren biodibertsitatea.

Geocaching

Geocachinga edo GPS ginkana, mundu osoan zehar “altxorrak” ezkutatu eta aurkitzeko jolasa da, mobileko aplikazio eta GPS baten laguntzaz aurkituko direnak geroago. Altxorra edo cachea aurkitzen duen pertsonak, zerbait gehitu behar du aurkitutako edukira, betirako geldituko dena altxorraren parte izaten. Ekogunean zehar, mota honetako hiru altxor ditugu ezkutatuta eta asko dira dagoeneko altxor horietan ekarpenak egin dituzten pertsonak. Ikastetxean mobileko aplikazioa deskargatuz gero, gure eremuetatik ibili ahal izango dute ikasleek, altxor berezi hauen bila.

Abeletxea

Goxo-goxo etxekotzen ari garen animalien eremuan sartuko gara, Euskal Herriko arrazetako oiloak, ahateak eta antzarak, astoak, behiak, txerriak, ahuntzak eta ardiak ezagutzera. Animalien ongizatearen beharrak eta sentimenduak ulertuko ditugu.