TAILERRAK

Hazien mundua
Haziak, landareen bizi irauteko kit ezin hobea! Nahiko ezezagunak dira gure gizartean, askotan kontsumitzen ditugun barazkiak oraindik ugaltzen fasera iristeko bait daude. Inoiz ikusi al dugu letxuga baten hazia? Tailer honekin, haziek duten potentzialaz jabetuko dira haurrak, hedatzeko duten estrategiaz, eta barazki mota ezberdinetatik nola lortu eta erein ikasiko dute.
Eskolan aurretik:
- Berde berdea plataforman nekazaritza ekologikoari buruzko 3 bideoak (nekazaritzaren hastapenak, baratza ekosistema, baratza ekologikoa, zu nekazari) ikusiko dituzte sarrera gisa.
Eskolan ondoren
-
Baratze zaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutu ostean ikastetxean proiektu bat diseinatu eta gauzatuko dute. Baratzerik ez duten ikastetxeek baratze bat martxan jartzeko proiektua egingo dute eta dagoeneko baratzea dutenek, beren baratzean hobekuntzak txertatzeko proiektua egingo dute.
Helburuak
- Hazien mundura hurbildu, hazi mota ezberdinak maneiatuz eta hauen kontserbazio eta biltegiratze moduak aztertuz.
-
Hazien bidezko auto-hornikuntza kontzeptuaren garrantziaz jabetu.
Edukiak
- Hazien eiteak, eta hauen biltegiratze eta kontserbazio moduak.
-
Barazki ezberdinetatik haziak lortzen ikasi eta praktikan jarri.

Baratzea patioan
Gure ikastetxeko baratza, barazki ugari eman ditzaken baratze eder eta koloretsu bat bihurtu ahal dugu; behar dugun gauza bakarra hau aurrera eramateko eta mantentzeko jakintza da. Tailer honetan, hiri baratzegintzako kontzeptu ugari ikasiko dituzte ikasleek: hazitegiak, substratuak, barazkien asoziazioak, ureztapen efizientea, eta abar. Gure patio grisa, baratze koloretsu bat bihurtu ahal dugu.
Eskolan aurretik:
- Berde berdea plataforman nekazaritza ekologikoari buruzko 3 bideoak (nekazaritzaren hastapenak, baratza ekosistema, baratza ekologikoa, zu nekazari) ikusiko dituzte sarrera gisa.
Eskolan ondoren
-
Baratzezaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutu ostean ikastetxean proiektu bat diseinatu eta gauzatuko dute. Baratzerik ez duten ikastetxeek baratze bat martxan jartzeko proiektua egingo dute eta dagoeneko baratzea dutenek, beren baratzean hobekuntzak txertatzeko proiektua egingo dute.
Helburuak
-
Lur sailik ez duten ikastetxeek ekintza edo jarduera parte-hartzaileen bidez baratze bat sortzeko jarraitu beharreko pausoak ezagutzea.
Edukiak
- Edukiontzietan baratzea martxan jartzeko pausoak: substratuaren ezaugarriak eta prestaketa, hazien garaiak eta ereitea, ureztapen desberdinak.

Bero-bero lehen baino lehenago
Klima aldaketaren gaia, gure planetaren etorkizun hurbilean eragingo duen fenomenoa da. Atmosferara isuri izan ditugun gasek, berotegi efektu bat eragin dute gure planetan, honen tenperatura igoz. Tailer honekin, negutegi efektua ulertu eta berau ekiditeko energia berriztagarriekin esperimentatuko dute, eguzki labe erraldoi bat maneiatuz eta material berrerabilgarriekin egindako eguzki labe funtzional bat etxera eramanez.
Eskolan aurretik:
- Energiari buruzko bideoa ikusi.
Eskolan ondoren
-
Haizeak mugitutako autoa eraiki.
Helburuak
- Eguzkia gugandik hain urrun egon arren eta Lurra eguzkiarekin konparatuta hain txikia izan arren, eguzkitiko energia asko jasotzen dugula ulertzea.
-
Neguko energia udarako metatu daitekeela ikustea.
-
Eguzki energia erabiltzen ikastea.
Edukiak
- Eguzkiaren eragina lurrean.
-
Eguzki energiaren erabilera.
-
Energia berriztagarriak.

Euskararen Ginkana
Badakizu hamabost egunero hizkuntza bat desagertzen ari dela? Eta euskararen lurraldean 100 baino hizkuntza gehiago hitz egiteko direla? Hitz egiten dituzun hizkuntzen artean, zer da euskara zuretzat? Ekologikoa da euskaraz bizitzea? Hizkuntza-ekologista izateko prest? Ikasleen euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea du helburu ginkana honek. Ekoguneko Baratza Eskola gunean, biodibertsitatearekin analogiak egiteko aukera baliatuko dugu. Taldekako proba ludikoen bitartez eta hizkuntza-egoera desberdinak esperimentatuaz, soziolinguistika ezagutzak eta euskararekiko emozio, ezagutza eta praktika ekologikoak partekatuko dituzte ikasleek.
Eskolan aurretik:
-
Hizkuntzen ekologiari buruzko bideoa ikusi
Eskolan ondoren
-
Bideoan oinarrituta ariketak.
Helburuak
- Bizidun guztiak komunikatzen garela konturatzea.
-
Gizakiak komunikatzeko sistema ugari sortu ditu
-
Munduko hizkuntza aniztasuna handia dela ikustea.
-
Hizkuntzak komunikazio tresna baino gehiago direla ikustea, norbanako eta talde identitatea ematen baitigute.
-
Hizkuntzen arteko harremanak lantzea
-
Soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak lantzea.
Edukiak
-
Komunikazio bide ezberdinak espezie desberdinetan.
-
Morse kodea ikastea.
-
Hizkuntza aniztasuna.
-
Hizkuntza identitatea.
-
Hizkuntzen eboluzioa.
-
Hizkuntzen ekologia.

Animalien erabilera sustatzen
Animaliak gizakiak milaka urtetan erabili eta eraldatu ditu bere intereserako, baina ez soilik janaria eta larrua lortzeko. Lan astunak egiteko, etxea zaintzeko, ikerketarako eta ikuskizunetako ere erabili izan dira animaliak; baina erabilera guzti hauek egokiak al dira? Tailer honetan, abeletxean animalien erabilera eta etikaren hausnarketa bat burutuko dute, Kutxa-Ekoguneko abeletxean erabili diren abereen kudeaketa politikak ezagutuz.
Eskolan aurretik:
- Euskal kirol ezberdinetan dagoen animalien erabilerari buruzko eztabaida.
Eskolan ondoren
-
Euskal kiroletan, animalien erabilpenari alternatibak.
Helburuak
- Animalien erabilera eta gizartearen beharren lotura egitea.
- Animalien erabilpenaren alternatibak badaudela konturatzea.
Edukiak
- Bizikidetza.
- Animali etika.
- Gizarte garapena.

Ekopolis bisita
Kutxa Ekogunea parkeko hirigintza (lur mugimenduak, bideak, azpiegiturak, …) eta eraikuntzak (egurrezko eraikinak, lastozkoa, eraikin baten zaharberritzea…), ingurumen printzipioak jarraituz egin dira. Prozedura hauek ezagutzeko txango baten, maketak, proiektuak, ezarritako materialak eta ikasleek ingeniari eta arkitektoen paperan jarrita behatzeko orriak erabiliko ditugu.
Eskolan aurretik:
- Arkitektura jasangarria duten ikastetxeen inguruko zerrenda.
Eskolan ondoren
-
Ikastetxeen jasangarritasun diagnosia.
Helburuak
- Jasangarritasuna eraikinetan ere badagoela ohartzea.
- Erainkuntza jasangarriagoak posible direla ikustea.
- Naturak ematen dizkigun materialetatik habiatuta, jasangarritasunera iritsio daitekeleela konturatzea.
Edukiak
- Biodibertsitatea.
- Eraikuntza.
- Material naturalak.
- Efizientiza energetikoa.
- Karbono dioxido isuriak.

Uraren bisita
Ura lehengai urria eta eskuratzen zaila dela ezin uka, horregatik uraren kudeaketan, ahal den ur galera gutxien egon behar du eta erabilitako ur hauek, berriro garbi joan behar dute gure ibaietara. Ekogunean, urak ziklo osoa betetzen du: ur edangarriaz eta euri uraz hornitzen gara, erabileran kontsumoa murrizteko neurriak eta teknikak erabiltzen ditugu eta ur zikinak zizare bidezko araztegi eta ur putzu batean tratatzen ditugu Zabalaga errekan husten diren arte.
Eskolan aurretik:
-
Uraren zikloko bideoa.
Eskolan ondoren
-
Gure ibaien inpaktua aztertuz: Herriko ibai bat aukeratu eta Gipuzkoa.net web orrialdeko 1:5000 informazio sistema geografikoan, urte ezberdineko ortoirudiak konparatuko dituzte, ibaiak jasan dituen inpaktuak identifikatzeko.
Helburuak
- Ibaiko ekosistema ulertzea.
- Ibaiaren zati ezberdinetan eragindako inpaktuek ibaiaren ibilgu osoan eragina dutela ikustea
- Gizakiaren eraginaz jabetzea. Ibaietako inpaktuak identifikatzea eta aztertzea. Ibaien berreskurapenaren onurez jabetzea.
Edukiak
- Ibaiko ekosistema.
- Ibaiko inpaktuak.
- Ibaia eta gizakiaren arteko erlazioa.

Geocaching
Geocachinga edo GPS ginkana, mundu osoan zehar “altxorrak” ezkutatu eta aurkitzeko jolasa da, mobileko aplikazio eta GPS baten laguntzaz aurkituko direnak geroago. Altxorra edo cachea aurkitzen duen pertsonak, zerbait gehitu behar du aurkitutako edukira, betirako geldituko dena altxorraren parte izaten. Ekogunean zehar, mota honetako hiru altxor ditugu ezkutatuta eta asko dira dagoeneko altxor horietan ekarpenak egin dituzten pertsonak. Ikastetxean mobileko aplikazioa deskargatuz gero, gure eremuetatik ibili ahal izango dute ikasleek, altxor berezi hauen bila.
Abeletxea
Goxo-goxo etxekotzen ari garen animalien eremuan sartuko gara, Euskal Herriko arrazetako oiloak, ahateak eta antzarak, astoak, behiak, txerriak, ahuntzak eta ardiak ezagutzera. Animalien ongizatearen beharrak eta sentimenduak ulertuko ditugu.