Hizkuntza eta Kultura Zentroa, parkearen kulturgunea izango da, jasangarritasunaren dimentsio soziokulturalaren muina.
Elkarloturik dauden bi jarduera nagusi izango dira gune honetan. Batetik, ikuspuntu ekologikoa hizkuntzei aplikatuko dien Hizkuntza-ekologia erakusketa eta, bestetik, haurrei zuzendutako sormen-mundurako gunea.
Hizkuntza-ekologia erakusketa Ekogunea Parkean
Hizkuntzak kulturaren ezaugarri nagusi eta jasangarritasunaren dimentsio sozial eta kulturalaren ardatz nagusietako bat dira. Erakusketa honetan hizkuntzak jasangarritasunaren eta ekologiaren etikaren baitan txertatzen dira eta hizkuntza-ekologiaren inguruan teorizatu, aplikatu eta sozializatu egingo da, beti ere, emozioetan oinarrituaz eta esperientziak bultzatuaz.
Zer eskainiko die Hizkuntza-ekologia erakusketak bisitariei?
- Hizkuntza-ekologiaren kontzeptua modu positiboan eta gozamenezkoan jasotzea.
- Hizkuntzaren aniztasunaz jabetu eta gozatzea eta bereziki, Euskal Herrian, aniztasun biologikoarekin lotura egitea.
- Mundu mailan hizkuntzen arteko funtzionamendua eta dinamikak ezagutzea , bereziki, euskararen historiari, bilakaerari, egoerari eta erronken einguruan.
- Euskal Herriko hizkuntza-ekosistema munduan kokatzea, duen aberastasuna eta espezifikotasuna ezagutuaz.
- Hizkuntza-esperientziak bizitzea eta bakoitzaren aurreiritzi eta eta hizkuntza-jarreraz hausnartzea.
- Hizkuntza praktika ekologikoak ezagutzea.
- Hizkuntza-ekologia zerbitzu osagarriak jasotzea, hala nola, eskoletarako ingurumen-hezkuntzako eskaintza, hizkuntza-ekologiako prestakuntza-eskaintza (helduentzako eta talde espezifikoetarako prestakuntza formala eta informala). Eta Kutxa Ekoguneko kolaboratzaileekin elkarlanean, emandako hizkuntza-ekologiako sentsibilizazio- eta aholkularitza-eskaintza.