Osasun Sailaren gomendioei jarraituz, aldi baterako gure udalekuak itxi egingo ditugula jakinarazi nahi dizuegu.
Jakinaren gainean mantenduko zaituztegu. Barkatu eragozpenak.
Uda honetan inoiz baino gehiago gure haur eta gazteek naturarekiko kontaktua eta lagunartea behar dutela argi daukagu. Horregatik, gure udalekuak egingo ditugu ekainaren 29tik irailaren 4ra. Urtero bezala, ingurumena oinarrian duten udalekuak diseinatu ditugu, naturarekin kontaktu estuan, aire zabalean eta talde txikietan, jasangarritasunarekiko eta hizkuntza ekologiarekiko konpromezua indartzeko helburuz. Aurten egoera berezia bizitzen ari gara eta gure udalekuak haurren beharretara eta egoera berri honetara egokitu ditugu.
Adina: 3-11 urte
Data: 2020ko ekainaren 29tik irailaren 4ra (4/5 eguneko 10 txanda, astelehenetik ostiralera)
Ordutegia:
Sarrerako orduak: 8:00 edo 9:30 | Irterako orduak: 13:30 edo 15:00
Bazkaria etxetik ekarri beharko dute haurrek eta bus zerbitzua ezingo dugu eskaini.
Hizkuntza: euskara
Tarifak:
Astea/Ordutegia | 8:00-13:30 | 9:30-13:30 | 8:00-15:00 | 9:30-15:00 |
5 egunekoa | 88 € | 70 € | 106 € | 88 € |
4 egunekoa | 75 € | 60 € | 90 € | 75 € |
Deskontuak:
- 7% Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat.
- 10% Eki txartela duten haurrentzako, eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat.
Programa: kontsultatu hemen jardueren programa
COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?
Aurten, COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, gure udalekuak haurren beharretara eta egoera berri honetara egokitu ditugu.
Horretarako prestatu dugu protokolo bat (HEMEN ikus dezakezue), ahal den neurrian, udalekuetako parte-hartzaileen segurtasuna babesteko eta COVID-19aren transmisioa saihesteko. Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, eta etxean dagokizuen zatia betetzeko eskatzen dizuegu, gure aldetik ere, udalekuetan halaxe egingo dugularik.
IZENA EMATEKO
Izena emateko epea ekainaren 12tik aurrera.
ADI! Izen-ematea egiteko orduan eskura izan behar dituzuen 3 dokumentuak honako hauek dira: familia liburuaren dokumentu digitala (hau da, honen argazki bat edo eskaneatutako dokumentua non haurraren orria ateratzen den); haurraren osasun txartelaren zenbakia; eta haurrak jasoko dituzten pertsonen NAN zenbakia.
Harremanetarako: Zalantza edo kontsultarik izanez gero erreserbak@ekogunea.eus helbidera mezua idatzi dezakezue.
Gogoan izan: udalekuez gozatuz, elkar zain dezagun!