Albisteak

2018 Maiatza 14

Ekoguneko Baratze Parkean lursailak eskatzeko izenematea irekita

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin, maiatzaren 15etik ekainaren 30a bitartean itxarote poltsarako izen-emateak irekiko ditugu.

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin, maiatzaren 15etik ekainaren 30a bitartean itxarote poltsarako izen-emateak irekiko ditugu.

Lursail motak, prezioak eta erabiltzaileen baldintza nagusiak:

  • 30 m2-ko lursaila: Kutxabankeko bezeroak:15€/hilabetea. Besteak: 17€/hilabetea.
  • 60 m2-ko lursaila: Kutxabankeko bezeroak: 25€/hilabetea. Besteak: 28€/hilabetea.
  • 90 m2-ko lursaila: Kutxabankeko bezeroak: 35€/hilabetea. Besteak: 39€/hilabetea.
  • Behar bereziak dituzten pertsonentzako lursail egokituak (jardinera altua): Kutxabankeko bezeroak:10€/hilabetea. Besteak: 11€/hilabetea.

Ekoguneko Baratze Parkeko lursail bat eskuratzeko bete beharreko baldintzak:

  • Donostia, Lasarte edo Hernanin erroldatuta egotea.
  • Beste baratze bateko erabiltzaile den bizikidetza unitateko kidea ez izatea.
  • Eskatzaileak edo bizikidetza unitateko beste kide batek Donostian, Lasarten edo Hernaniko herrietan nekazaritzarako egokia den lursailik ez izatea, ez jabetzan, ez gozamen eskubidez ezta arrendamenduan ere.

Bete beharreko dokumentazioa:

Irakurri Esleipen dokumentu osoa