Albisteak

2016 Martxoa 17

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea irekita Aste Santuan

Martxoak 18tik eta apirilak 3arte, haurrak material naturalekin jolastu eta ikasteko sortutako espazioa den Kutxa Ekoguneko Haur Parkea, irekita egongo da egunero goizeko 11.30etatik arratsaldeko 20.00arte. Pedagogo talde batek garatutako espazio honetako ikuskizun eta tailerrez osatutako eskaintza zabala dugu Aste Santuan ere, kalitatezko aisia baitugu helmuga. 

Ostiral honetan, martxoak 18 arratsaldeko ordutegian irekiko dugu, baina martxoak 19 eta apirilak 3 bitarteko egun guztietan goizetik arratsaldera mantenduko dugu parkea irekita eta gure tailer eta ikuskizunak astean zehar ere antolatu. Prezioa 6 eurotakoa izaten jarraituko du haur bakoitzeko eta jolasteko denbora mugarik gabea.

Tailerrei dagokionez, Borda tailer arrakastatsua antolatu dugu martxoak 21, 23, 26, 27, 28 eta 30erako eta izenak dioen bezela bordak egiten ikasiko dugu, egurrak batu eta estrukturak planifikatu ondoren, gure aterpetxo naturala eraikiko dugu. Apirilak 2 eta 3an, animalien mozorro festa egingo dugu, guk geuk paperezko zakuekin egindako mozorroekin. Zakuak tenperekin margotuko ditugu, kolore biziak erabiliz, kartulinak moztuz eta itsatsiz, nahi dugun animaliaren forma eskuratu arte. Azeria, otsoa, ardia, txerria, oilaskoa eta beste animaliek uztaldiaren festaren espiritua irudikatuko dute.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea Euskal Herri mailan erabat berritzailea den aisialdia aktiborako gunea da. 700 m2 baino gehiago zabaleran eta 7 m altuerako espazio berri bat haurrak eta beraien familientzat, eta baita eskolentzat ere. Kalitatezko aisia-espazioa da eta bertan haurrak primeran pasatzeaz gain, energia, baratza, jasangarritasuna eta abar luzeari buruz ikasten du, jolas eta tailer berezien bitartez.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea eskaintza berritzaile eta apurtzailea da, eduki eta formatan kalitatezkoa. Aitzindari gara haurrentzako espazioa arkitekturaren ikuspuntutik lantzen. Ikasi eta jolastearen arteko orekak, beste eskaintza batzuekin alderatuta, berezi egiten gaitu. Haur Parkeaz ikastetxeak ere goza dezakete, beraientzat espresuki sortu dugun egitarauaren bitartez: ibilbideak, tailerrak, otordu biologikoa... 

Haur Parkeari buruzko informazio gehiago