Albisteak

2021 Ekaina 29

II. "Udako baratze ederrak" lehiaketa

Baratze Parke Sarean baratzea baduzu, lehiaketa hau zuretzat da. Zure lursailean lan egiteagatik bakarrik, lehiaketa honetan parte hartu dezakezu, lehiakide gisara edota zure botoa ematen, UDAKO BARATZE EDERRENAK  aukeratzeko. Erronka polita, animatuko zara?

LEHIAKETAKO OINARRIAK

Lehiaketara aurkezten den lursaila Baratze Parke Sareko lursaila izan behar da, sareko edozein Baratze Parkekoa. Lehiaketa banakakoa da, ez da Baratze Parkea ordezkatzen.

Lehiaketan parte hartzeko: BPS Sareko Baratze Parke bateko baratzekidea izan behar da. Lehiakide bakoitzak hiru argazki bidaliko beharko ditu baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera. Argazkiak 2021eko uztailaren 1etik aurrera ateratakoak izan beharko dira eta 2021eko irailaren 26rako bidali beharko dira.

  • 1. argazkia: Lursaila agertzen den argazki nagusia (Baratze Parkea eta lursail zenbakia ikusten ez direla, anonimotasuna bermatzeko. Publiko egingo den argazkia).
  • 2. argazkia: Lursailaren zenbakia agertzen den argazkia.
  • 3. argazkia: Lursaila Baratze Parkean dagoela erakusten duen argazki panoramikoa. 

Baldintzak

Lehiakideek, emailez argazkiak bidaltzearekin batera: bere izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa; bere baratze Parkearen izena eta lursail zenbakia eta lehiaketara aurkezten den lursailaren ezaugarri nagusiak deskribatzen dituen testu laburra bidali behar dute. Beharrezko ikusiz gero, antolakuntza lursaila ikustera joango da eta lehiakideekin jarriko da  harremanetan. Lehiaketan parte hartzerakoan eta argazkiak bidaltzerakoan, hauek publiko egiteko baimena ere ematen da.

Saria jasotzen duen pertsonak baimena ematen du bere izena, abizenak eta/edo irudia eta baratzeko irudiak erabili edo zabaltzeko, lehiaketaren emaitza edozein baliabide, euskarri edo formatutan zabaltzeko.

Lehiaketa kudeatzeko bildutako datu pertsonalak lehiaketa ebatzi eta hilabetera suntsituko dira.

Nola aukeratuko dira irabazleak?

Lehiaketak bi fase izango ditu:

  • 1. fasea (2021/07/01etik 2021/09/26ra): Kutxa Ekoguneak izendatutako teknikariak lehiaketara aurkeztu diren Baratze Parkeetako. Zortzi lursail ederrenak aukeratuko ditu eta hauek pasatuko dira lehiaketaren 2. fasera. Zortzi finalisten lursailen argazkiak publiko egingo dira Kutxa Ekoguneko web eta sare sozialetan irailaren 30ean.
  • 2. fasea (2021/10/01etik 2021/10/10ra): Baratze Parke Sareko baratzekideek aukeratuko dituzte 8 finalistetatik 3 irabazleak, bozketa bidez. Bozketa urriaren 1etik 10era egingo da (biak barne). Pertsona bakoitzak boto bat emateko aukera izango du eta ezingo du bere burua bozkatu. Lursail ederrenarentzat bozka baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera bidaliko da epe barruan eta izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa bidaltzearekin batera, bozkatzen duen pertsonak bere Baratze Parkearen izena eta lursail zenbakia jakinarazi beharko ditu. 

Zer baloratuko da?

Baratze ederrenak aukeratzeko irizpideak hauek izango dira: lore eta barazkien aniztasuna eta osasuna, lurraren kalitatea, baratzaren konposizioa eta koloreen edertasuna. Baratzegintza ekologikoa egitea ezinbestekoa izango da.

Argazkiak kalitatekoak izatea komeni da baina ez da argazkigintza lehiaketa bat. Baratze ederrenen lehiaketa da.

Sariak

2021eko urriaren 13an ezagutuko dira Kutxa Ekogunearen webgunean hiru lehiakide irabazleak eta zozketako bi irabazleak.

  • 1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • Zozketa-irabazleak: 30 €-ko balioa duten bertako produktuen bi saski zozkatuko dira, bozkatu dutenen artean.
Informazioaren segurtasuna
Datu-tratamenduari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna Kutxa Taldea: Kutxa Fundazioa, Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa
Helburua Kutxa Ekoguneko Baratza Parke Sarearen baitan antolatutako zozketaren Kudeaketa. Saria jasotzen badu, interesdunaren izen-abizenak eta/edo irudia erabiltzea edo zabaltzea, lehiaketaren emaitza edozein bide, euskarri edo formatutan zabaltzeko.
Legitimazioa Interesdunaren berariazko baimena.
Jatorria Zuzenean interesdunarengandik.
Hartzaileak Ez da aurreikusten hirugarrenei datu-komunikazioak egitea, lege-betebeharra dagoenean salbu. Hala ere, datuak eskaerak kudeatzeko beharrezkoak diren entitate edo pertsonei lagatzea gerta liteke. 
Eskubideak Interesdunak erreklamazio bat aurkeztu ahal izango dio kontrol-agintaritzari, bai eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna gauzatzeko eta bere datu pertsonalei buruz banakako erabaki automatizaturik ez hartzeko ere. Halaber, emandako baimena atzera bota ahal izango du, idatzizko mezua Kutxa Taldearen helbide sozialera (Donostiako Mikeletegi Pasealekua 79) edo kutxa@kutxa.eus posta elektronikora bidaliz, eta bi kasuetan, nortasun agiriaren fotokopia erantsiko dio.
Informazio gehigarria Datuak Babesteko gure Politikari buruzko informazio zehatza www.kutxa.eus  webgunean kontsulta dezakezu.