Berriz ikusteko gogoz!
Uda honetan zatoz Kutxa Ekogunera
Ekainaren 29an berriro irekitzea
Ekainaren 29tik aurrera Kutxa Ekoguneak ateak ireki ditu berriro. Uda honetan, zatoz gure parkera: egitarau bat prestatu dugu, naturarekin harremanetan dauden une handiez gozatzeko aukera izan dezazun.
Aurten, COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, egoera berri honetara egokitu ditugu jarduerak.
Horretarako prestatu dugu protokolo bat (HEMEN ikus dezakezue), ahal den neurrian, jardueretako parte-hartzaileen segurtasuna babesteko eta COVID-19aren transmisioa saihesteko. Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, eta etxean dagokizuen zatia betetzeko eskatzen dizuegu, gure aldetik ere, jardueretan halaxe egingo dugularik.
JOLAS KUTXAK
Jolas librea, sinbolikoa eta autonomoa sustatzeko materialen kita
Orain, inoiz baino gehiago, espazio irekietan eta naturatik hurbil egon behar dugu gure lagunekin eta familiarekin. Oraindik ezin dugu Haur Parkea ireki, baina bitartean uda aprobetxatuz, hainbat jolas kutxa sortu ditugu materialekin, ekoparkeko lursail osoan libreki goza dezazuen. Anfiteatro bat, zelaiak, aterpe bat baratze artean, txoko bat errekaren ertzean, aukeratu zure jolasetarako eszenatoki perfektua, eta erabaki zein kit probatu nahi duzun. Oihalak, egurrezko panpintxoak, kometak, txotxongiloak, animalien txanoak, egiturak, kainaberak, jolas kooperatiboak, maskarak… Zaila izango zaizu bat aukeratzea!
* Jolas kutxak: Ura arakatuko dugu!, Baratza sentsoriala, Mundu txikiak, Gure etxea eraikiko dugu, Izan nahi duzuna, Herri kirolak eta jolasak, Buruhandiak, Esploratzailea izan.
* Bilketa-puntua: Kutxa Ekoguneko Harreran
* Bilketa -ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 16:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10: 30etik 11:30era eta 15:00etatik 16:00etara
* Prezioa: 6 € (goiz osorako edo arratsalde osorako)
* Erreserbak: HEMEN edo harreran
TAILERRAK
Axola zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea, …
Ekoguneko dinamizatzaileek parkean zehar lagunduko dizute hainbat jarduera proposatzeko, hala nola lurra mugitzea, ureztatzea, biltzea eta arakatzea, jolasaren bidez instalazio iragankorrak sortzea edo urarekin esperimentatzea.
* Topagunea: Kutxa Ekoguneko Harreran
* Ordutegia:
Astelehen, asteazken eta ostiraletan
16:00-17:00 (guztientzat): Karraskari marraskariak
16:00-17:30 (haurrentzat): Armiarma sarea
17: 45-19: 15 (familientzat): Baratzea landu
Astearte eta ostegunetan
16:00-17:30 (denentzako): Karraskari marraskariak
16:00-17:30 (haurrentzat): Armiarma sarea
17:45-19:15 (familientzat): Ura esploratuko dugu!
Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:30-12:30 (denentzako): Karraskari marraskariak
11:30-13:00 (haurrentzat): Ura arakatuko dugu!
16:00-17:00 (denentzako): Karraskari marraskariak
16:00-17:30 (haurrentzat): Armiarma sarea
17:45-19:15 (familientzat): Baratzea landu
* Prezioa: 6 € haurrak eta 6 € helduak
* Aldez aurreko erreserba HEMEN
BARATZEAREKIKO GRINA!
Soinu ibilbidea Baratze Eskolan barrena
Baratzezaintzarekiko dugun grina zuekin partekatu eta Baratze Eskola erakutsi nahi dizuegu, aire zabaleko baratzezaintza ekologikoari buruzko interpretazio zentroa. Modu atseginean eta gure audiogidaren bidez, bisita gidatua egin ahal izango duzu doako sarbide libreko eduki bitxi eta interesgarrietara. Modu atseginean eta gure audiogidaren bidez, bisita gidatua egin ahal izango duzu doako sarbide libreko eduki bitxi eta interesgarrietara, 13 puntutan banatuta:
Baratze ama, Bizi bitxia, Ingurua (geología), Intsektuen hotela, Baratza motak, Ongarriak, Bankalak, Konposta gunea, Baratze parkea, Putzua eta araztegia, Bioeraikinak.
* Sarrera librea eta doakoa
BIOANIZTASUNARENTZAKO PUTZUA
Biziz betetako putzu artifizial baten interpretazio-panela
Kutxa Ekogunean putzu berezi bat sortu dugu. Putzu hau anitza da alde guztietatik: bere inguruan, sakonean, txokoetan eta ertzetan. Aniztasun honek, ehunka bizidunentzat bizilekuak sortzen ditu, putzura mota guztietako intsektu, alga, landare urtar, anfibio, eta hegazti erakarriz, elikatzera, ugaltzera zein bertan bizilekua egitera. Bizidunez beteriko putzu anitz hau, Ekoguneak eraiki du, eta bizidunen etxe izateaz gain, araztegiko uren garbitze prozesuaren azken fase gisa, bertan dauden hainbat landarek metalak xurgatzen dituztelarik. Kutxa Ekoguneko parkean zikintzen ditugun urak (ur beltzak) Zabalaga errekara garbi eta araztuta bueltatzen ditugu.
Nola lortzen du zapatariak ur gainean irristatzea? Zergatik dira arraultza urtar eta lehortarrak ezberdinak? Nolakoa da sorginorratza arrautzetik irtendakoan?
Zatoz eta entzun putzuaren inguruan dauden soinu ezberdinak, aurkitu bertako bizidunak eta ikusi gizakiak egindako lanek ere naturaren alde egin dezaketela.
* Sarrera librea eta doakoa
IPUIN ANTZEZTUAK
Emozioak esploratzeko, irudimena eta sormena sustatzeko aukera
Ipuinak gustatzen zaizkigu, eta asko gainera! Irakurri egiten ditugu, kontatu, eta modu desberdinetan antzeztu ere. Gure txikiak bidaiatzen hasten dira eta mundu berri horretan katagorri bihurriak bihurtzen dira, munstro zintzoak edo haizearekin dantzatzen duten hostoak: une horretan nahi dutena izango dira.
* Topagunea: Kutxa Ekoguneko Haur Parkeko harreran
* Programa:
Uztailaren 25a. Ez da ahotsik behar: maite zaitut
Abuztuaren 29a. Pipi Galtzaluze: lagunak egiten ditu
Irailaren 26a. Ibilgailu zaratatsuak: eta ibilgailuak ez direnak
* Ordutegia: 12:00-13:00
* Prezioa: 5 € / haurrak
Aldez aurreko erreserba HEMEN eta harreran