Prestatu zure bisita

ZER AURKI DEZAKEGU PARKEAN?

Ekoparkea Donostiako gune berde batean dago kokatuta

Zabalegiko finkaren historia, ekopolis kontzeptu pean egindako hirigintzako eta eraikuntzako obrak eta berreskuratze lanak, eta Oriamendiko hego-magalean dagoen flora eta fauna naturalak bisita gidatu desberdinen bidez ezagutu ditzakezu. Informazio gehiago.

Baratze eskola

Baratze ekologikoa lantzeko teknika eta baloreak era didaktikoan erakusten dizkigun interpretazio gunea. Baratza ama, lurra, barazki exotikoak zein bertakoak, zikloak eta errotazioak, … urtaroekin batera aldakorra den baratzen inguruko museo bizian, bisita autogidatua zein gidatua egiteko aukera duzu. Baratze parkeko eremuaren ondoan dago, non 160 baratzetan zehar paseatuz kultura desberdinetako landareak, konposta guneak, eraikin bioklimatikoak eta baratzetako jolas eremuak bisita daitezkeen.

Haur Parkea

haurren jolas libre, sinboliko eta autonomoa bultzatzen duen gunea. 0-11 urte arteko haurrentzako leku estalia, pedagogia berdean oinarrituta. Informazio gehiago.

Naturarekiko elkarreragina bilatzen duen espazioa da, eta, beraz, haren elementu arkitektonikoen diseinuak gure paisaia dakar gogora. Soroak, zuhaitzak, lakuak eta urtaroekin aldatzen den paisaia irudikatzen ditu. Naturak ematen digun lasaitasuna eta isiltasuna transmititzen ditu parkeak. Jostailuak material naturalekin eginda daude eta espazioa garbia da, toxikorik gabea. Hurbiltasuna eta ingurumenarekiko errespetua mezua zabaltzen dituen eremu ludikoa. Ikusi ordutegiak eta tarifak.

Bisitariek hainbat gairen berri izan dezake, jarduera, ikastaro, bisita eta ekitaldien programa zabal baten bidez: kultura ekologikoa, baratzea eta lorezaintza, ingurumena, natura, pedagogia berdea, ekofeminismoa, artisautza garaikidea, ongizatea, osasuna eta zainketak. Ikusi programa.

Alokairuak

Espazio estalien eta aire zabaleko guneen eskaintza. Espazio horiek ekitaldi publikoak zein pribatuak antolatzeko erabil daitezke, bilerak, topaketak, aurkezpenak… hiriko zaratatik eta estresetik urrun, eta, aldi berean, hurbil eta ondo komunikatuta. Ikusi gehiago.

Zerbitzu egokituak

Enpresetako ERS ekintzak, langileen arteko harremanetarako dinamikak, aisiako egun pasa bereziak eta egokituak, … gurean egin ditzakezu, laguntzeko prest gaituzu. Ikusi gehiago.

Erreserba eginik

Eskaintza orokorraz gain aurrez erreserba eginik: Talde eta familientzako eskaintza berezia dugu. Ikastetxeentzako hezkuntza eskaintza (Hezkuntza programa). Haurren oporraldietan egonaldi irekiak eta itxiak Kutxa Arotz-Enean.

Harrera puntuko denda

Eskaintza osatu eta hitzetatik ekintzetara pasatu ahal izateko Harrera puntuan Denda bat dugu, erabilera bakarreko produktuak ekidin, etxeetan energia aurreztu, jorratzen ditugun gaiekiko informazioa zabaltzeko edo lehengai naturalekin egindako jostailu eta jolasen erabilera bultzatzeko helburua duten produtktuak zure eskura jartzen dituena.

ARGIBIDEAK
erreserbak@ekogunea.eus edo 943 55 20 20 telefonoan
( bezeroaren arreta astelehenetik ostiralera 9:00-16:00 )
Kontsultatu ekintza bakoitzaren egutegia, ordutegia eta tarifak dagokion atalean

  •  
    HarreraA-O 8:30-16:30, Ost 8:00-20:00, L eta I 10:30-20:00
  •  
    DendaKontsumo jasangarria
  •  
    Erabilera libreko egon gela eta jantokia.
  •  
    Pike-nike gunea.
  •  
    Komunak
  •  
    Aparkalekuak P1- 75 eta P2 45 aparkaleku
  •  
    Zakurrentzako tokiak
  •  
    Irisgarria. Koherentzia
  •  
    Ingurumen eta hizkuntza politika
  •  
    Takilak eta haurrak aldatzeko gunea
  •  

BISITA PRESTATZEN: XEHETASUN GEHIAGO

Autobusez bazatoz:

  • G1 Hernani-Aiete-Donostia (Bentatxiki. 500 m. Kutxa Ekoguneko harrerara).
  • G3 Andoain-Ciudad Sanitaria (Bentatxiki. 500 m. Kutxa Ekoguneko harrerara).

DBUS31

  • Intxaurrondo-Hospitales-Altza (Mikeletegi 5-6. Km 1 Kutxa Ekoguneko harrerara).
  • 35 Arriola-Antiguo-Aiete-Hospitales (Mikeletegi 5-6. Km 1 Kutxa Ekoguneko harrerara).
Ekintzak eta zerbitzuak Orokorra 1Murriztua (%7)
Baratze parkean lursaila- 30 m2 19€/hil 16€/hil
Baratze parkean lursaila- 60 m2 31€/hil 27€/hil
Baratze parkean lursaila- 90 m2 43€/hil 38€/hil
Partzela egokituak 12€/hil 11€/hil
2Haur Parkea-goizez 7€ 6,51
2Haur Parkea-arratsaldez 7,5€ 6,98
2Haur Parkea-egun osoan 8€ 7,44
Haur Parkea-urteko bonoa 75€ / 115€ -
Ipuin kontaketa Haur Parkean 0€  
Ipuin antzeztua Haur Parkean 5€ 4,65€
Urtebetetze festa 14€ -
Ohizko dinamizazio ekintza 5€  
3Taldeko ekintza (tailerra + Haur parkea) 10€  
Ekobermuta saioa 0€  
Bisita gidatua- 1h30min 5 €  
Bisita autogidatua baratze-eskolan 0€  
Urtarolekuak ** 65€/astea  

** Tarifa ugariko ekintza. Erreferentzia bat aurkezten da.

1Tarifa murriztua: Ekoguneko bazkideak, familia ugariak eta Kutxabankeko bezeroak.

2Haur Parkea 6 hilabetetik gora ordaintzen da, helduek ez dute ordaintzen.

3Taldeko tarifa bereziak daude tarifa hau izateko beharrezko da lehendik erreserbatzea. 15 pertsonatik gora.

Uneko eskaintzako prezioak jakiteko dagokion atalean kontsultatu edo erreserbak@ekogunea.eus emailera idatzi.

1.- Sarrerak eta matrikulak aldez aurretik eros daitezke?
Bai, gure web orrialdearen bitartez edo erreserba gunearen bitartez. Sakatu hemen erosteko: linka, erreserbak@ekogunea.eus helbide elektronikora mezu bat bidali edo 943 552020 telefono zenbakira deitu.
2.- Zein ordainketa modu onartzen dira Ekogunean?
Diruz eta Visa, MasterCard eta Euro6000 txartelez ordain daiteke.
3. Sarrerak inprimatu behar al ditut?
Ez, ingurumenaren babeserako eta bezeroen erosotasunerako erositako sarreren agiria mugikor bidez erakustearekin nahikoa izango da.
4.- Ekoguneak badu aparkalekurik?
Bai, kotxeak uzteko 2 aparkaleku doakoak. Erreserba daukaten taldeentzako ere, autobusa uzteko aparkalekua. Aparkalekuan okupazio altuko kotxeak lehentasunezko kokalekua du.
5.- Garraio publikoan joan daiteke?
Bai badaude autobus zerbitzu desberdinak parkeraino. Linka nola iritsi.
6.- Aniztasun funtzionala edo mugikortasun mugatua duten bisitarientzat egokitua al dago?
Bai, irisgarritasuna bermatuta dago oinezkoen bideetan, eta hainbat kasuetan eduki egokituak prestatzen dira eta taldearen tamainak hertzen ditugu kontuan.
7.- Janaririk eraman daiteke? Badago piknik-gunerik?
Bai, badago erabilera irekiko jangela estalia eta kanpoan pike-nike-gune bat.
8.- Irten eta berriro sartzerik badago Haur Parkean?
Bai, sarrera erosi ondoren, nahi adina aldiz irten daiteke eta berriro sartu.
9.- Instalazioen edota instalazioetan argazkirik atera daiteke?
Bai, ez bada helburu profesionaletarako, eta baduzu photocall bat ere. Haur Parke barruan mugikorren erabilera funtzio horretara mugatzen da.
10.- Zer hizkuntzatan izaten dira jarduerak?
Parkea euskararentzat arnas-gunea da, eta saiatzen gara ere gure hizkuntzari lehentasuna ematen. Ongietorriak dira hizkuntza desberdinetako hiztunak ere, beraientzako baditugu elkar ulertzeko eskaintza eta baliabideak.
11.- Internetera sarbidea du ekoparkeak?
Bai.
12.- Kanpoko guneak erabil ditzakegu?
Bai, parkean hainbat gune irekiak dira publiko guztientzat. Baratze eskola, pike-nike gunea, kanpoko jolas lekua eta frontoia adibidez. Harreran kanpoko guneetan jolasteko kit bat ere jaso dezakezu (soka, pala, boloak…)
14.- Frontoia erabiltzeko aurrez erreserbatu behar al da?
Erreserbatzea gomendatzen da. Ordu eta erdiko tarteak erreserba ditzakezue.
15. Alerta metereologikoak daudenean parkea ixten da?
Baldintza metereologikoen arabera parkea egoera desberdinean aurki daiteke. Behar bada goiko atea itxita aurkituko duzu nahiz ekintza batzuk mantendu, baina gerta daiteke ere alerta motaren arabera parke osoa itxita aurkitzea. Informazio hau sare sozialetan zabaltzen dugu.
16. Etxeko animaliekin joan gaitezke?
Kanpoko espazioetan animaliekin ibil daiteke, betiere lotuta, bertako animalien babeserako?. Badira bi gune, bat baratzeetan eta bestea Haur Parke kanpoan non animalia itzaletan lotuta egon daitekeen.

Kutxa Ekoguneko parkera etortzeko asmoa baduzu, gogoratu ekoparke batera zatozela. Bertan aurkituko dituzun espazioak eta hirigintzako eta eraikuntzako obrak ingurumen irizpideekin egindakoak dira, errekastoa lur azpiko hodi batetik berreskuratu dugu, urbeltzen araztegia ahal den eta naturalena da, baratzetako ekoizpena eta abeletxeko animalien baldintzak ekologikoak dira, eta eskaintzen ditugun ekintzak eta zerbituak ere jasangarritasunaren bidea zurekin batera egiteko pentsatuta daude.

Beraz, gure misioa uler dezazun, guzti honetan arreta jartzea eskatu nahi dizugu, eta aldi berean zure jarrera lerrotuta egotea, hau da, hondakin gabeko jana ekarri, animaliekin enpatia landu, Haur Parkean haurren beharrak asetzen saiatu, baratzekideen espazioak errespetatu, zure zakurra ekartzen baduzu lotuta eraman eta prestatuta ditugun guneak erabili.

Ekoparkeko guneek askotariko erabilerak izan ditzakete; horrenbestez, garrantzitsua da oinarrizko bizikidetza-arauak errespetatzea, baita bertan dauden pertsona eta abere guztiak eta espazioa bera ere eta gogoratu, segurtasun arrazoiengatik, derrigorrezkoa da bertako pertsonalaren jarraibideak jarraitzea. Kutxa Ekoguneko arau orokorrak.

Parkeko gune bakoitzak berariazko araudia du, haren inguruko informazioa Harrera puntuan eskuragarri egongo da.

Mila esker laguntzeagatik!

Laster informazio gehiago.