Aurten, COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, egoera berri honetara egokitu ditugu jarduerak. Horretarako prestatu dugu protokolo bat (HEMEN ikus dezakezue), ahal den neurrian, jardueretako parte-hartzaileen segurtasuna babesteko eta COVID-19aren transmisioa saihesteko.
URTARRILA
DINAMIZAZIO EKINTZA: 'Lumadunak eta karraskariak'
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
NOIZ: larunbatak eta igandeak. 1. saioa: 11:00-12:00 | 2. saioa: 12:30-13:30 LEKUA: Kutxa Ekogunea NORENTZAT: familientzat
Hizkuntza: euskara Prezioa: 7 € helduak/haurrak
IPUIN ANTZEZTUA: 'Zirkua zure eskuan' | Saioa Aizpurua
Zirkoan lan egiten duten pertsonen bizitza nolakoa den jakitea, ikuskizun bakoitzaren atzean egiten den ahalegina, lana eta artea baloratzea, pertsona eta pertsonaia nola garen ezagutzea eta bereiztea, animalienganako errespetuaren beharraz kontzientziatzea...
Zirkoa bizitzaren metafora gisa: non denok gure lekua dugun, besteak ulertu eta haiek ulertu behar ditugu.. Ikuskizunak aurrera jarraitu behar du!
NOIZ: 2021/01/03 igandea, 12:15-13:15 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: 2-11 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 7 € helduak/haurrak
BISITA GIDATUA: 'Ekogunea txokoetan'
Kutxa Ekogunea aisialdia eta ikasketa aktiborako baliabideak eskaintzen dituen parkea da, ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausua emanez. ‘Paisaia naturala’ eta ‘paisaia kulturala’-ren arteko sintesia ikus daiteke, non gizakiak eraikitakoa eredu jasangarriak erakusten diren. Bisita gidatua eta ekintza osagarrien bidez hainbat gai landu eta parkea ezagutzeko ere.
NOIZ: 2021/01/10, igandea | 11:30-13:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: helduak
Prezioa: Dohainik Izenemateak: irteera baino astebete lehenago
KUTXA KULTUR GELAK udaberria: Izen emateak
Kutxa Kultur Gelak zure eskura jartzen du Kutxa Ekogunean garatuko den programazio zabala, ingurumena arloan: akuarela landa-koadernoetan, lore-artea, ehun-artea, zeramikaren artisautza, saskigintza, hizkuntza ekologia, baratzezaintza ekologikoaren oinarriak, egitura sortzaileak, oinarrizko ornitologia, sendabelarrak...
Aukeratu gogokoen duzun jarduera eta gozatu!
Izenemateak: urtarrilaren 7tik (9:00etan) urtarrilaren 21era arte (14:00ak arte).
OTSAILA
IKASTAROA: 'Ehun-artea. Feltroa lantzen' | Tytti Thusberg
Ikastaro praktiko honetan, feltroa eskuz egiteko oinarrizko teknika ezagutuko dugu. Hasieran, 45 minutuko zati teoriko bat egongo da, material malgu, berezi eta noble horrek eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzeko. Artile motak eta horien egokitzapena landuko ditugu, bai eta material horrekin diseinatzeko metodoa eta oinarriak ere. Alde praktikoan, feltro naturaleko lagin lauak egingo ditugu, kolore ukitu biziagoekin
Tytti Thusberg. Irakaslea moda iraunkorraren diseinatzailea. Finlandiako Savonia Kuopio Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko karrera amaierako lanean feltroa egiteko metodo berri bat garatu zuen, zeinarekin artisau-sektorearen eta nazioarteko moda diseinuaren aintzatespen ofizialak jaso dituen | www.tyttithusberg.com
NOIZ: 2021/02/06, larunbata | 10:00-17:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 50 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 53 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Zeramikaren artisautza. Buztinezko ernamuina egin eta kimuak sukaldatzen ikasi' | Arantza Munita eta Olaia Blanco
Buztingile aditu gisa buztinezko ernamuin egosiak fabrikatzeaz gain, horiek erabiltzen, ernamuinak egiten, gehien erabiltzen diren haziak identifikatzen, haien energia- eta nutrizio-ezaugarriak balioesten eta sukaldean edo janarian erabiltzen ikasiko dugu.
Olaia Blanco. Elikadura osasuntsu eta makrobiotikan aditua. Jakin makrobiotika eta alkimia eskolako nutrizio eta sukaldaritza arloan irakasle eta arduraduna da.
NOIZ: 2021/otsailak 12a eta 26a, ostirala | 17:00-19:30 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 53 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 57 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Hizkuntza-ekologia: ekologiaren ikuspegitik, euskarak duen garrantzia ulertzeko gakoak' | Itsaso Olaizola
Zergatik hizkuntzekiko kezka eta gogoa ekologiatik? Izan daiteke ekologista euskaltzale izan gabe? Eta alderantziz? Baina hainbesteko garrantzia al du euskaraz bizitzeak edo euskara biziberritzeak? Zergatik? Galdera hauei erantzuteko ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekarriko dugu, hizkuntza-ekologistak izaten ahaldunduko gaituelakoan.
Itsaso Olaizola. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua, Magisteritzan graduatua eta Ingurumen Zuzenbidean bi master ditu. Gaur egun, Kutxa Ekoguneko teknikari lanetan dabil proiektu kudeatzaile gisara.
NOIZ: 2021/02/17, asteazkena | 17:00-19:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 10 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 12 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
MARTXOA
IKASTAROA: 'Egitura sortzaileak: zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea' | Idoia Cuesta
kanpoko jolas-espazio bat diseinatu eta sortuko da kolektiboki, zume biziz egindako eskultura bat eraikiz, txabola edo iglu motakoa, erronboan gurutzatutako saskigintzako teknikak aplikatuz. Kasu horretan, zumea bizirik dago eta ehunean landatzeko eta manipulatzeko modua azalduko da, baita ondoren mantentzeko eta kimatzeko aholkuak ere. Gainera, egitura hauek egiteko erabil daitezkeen Salix generoko aldaerak eta espezieak ezagutuko ditugu.
Idoia Cuesta. Ehun-sortzailea da. Bere diseinuek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Artisautza Sari Nazionala da. Galiziako Biosferaren Erreserbako eskualde batean du lantegia, eta bertan saskigintza garaikideari buruzko klaseak ematen ditu. Bere inspirazio-iturriak, ingurua, natura eta inguruko paisaia dira | www.idoiacuesta.com
NOIZ: 2021/03/13, larunbata | 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: elebitan Prezioa: 44 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 48 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Oinarrizko ornitología: hegaztiak identifikatzen' | SEO/BirdLife
Asko dira gure inguruko parke eta basoetan dauden hegazti-espezieak, leku ezin hobea baitira migrazioetan babestu, ugaldu, elikatu edo atseden hartzeko. Hori dela eta, ornitologiaren hastapenerako tailer bat proposatzen dizugu, bi saiotan banatuta: bata teorikoa, hegaztien alderdi orokorrak ikasteko, ohikoenak nola ezagutu edo gida eta prismatikoak nola erabili jakiteko; eta bestea, praktikoagoa, ikasitakoa martxan jarri eta sendotu ahal izateko.
SEO/BirdLife. Estatuko ingurumeneko GKE dekanoa da. 1954an sortu zen, eta, ordutik, bere egitekoari eutsi dio: biodibertsitatea kontserbatzea, herritarren parte-hartzearekin eta inplikazioarekin eta hegaztiekin, bandera gisa. SEO/BirdLife erakundeak biodibertsitatean aberatsa den mundu bat lortzeko lan egiten du, non gizakia eta natura harmonian bizi baitira | seo.org/euskadi
NOIZ: 2021/03/13 (9:00-11:00) eta 2021/03/20 (9:00-12:00) LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: gaztelaniaz Prezioa: 32 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 35 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak' | Aitziber Otegi
Lehenengo aldiz baratze bat landatu behar denean, duda anitz izaten dira. Tailer praktiko honetan baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko ditugu, bai eta baratzean hasteko jakin beharrekoak ere. Ditugun zalantzak argitu eta beldurrik gabe gure baratza zaintzen has gaitezen!
NOIZ: 2021/03/20, larunbata, 9:30-13:30 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 33 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 37 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara?' | Eider Otaegi
Gizakion eta animalien arteko elkarbizitza osasuntsu eta gozagarrirako gakoak eta esperientziak partekatuko ditugu ikastaro honetan. Ikastaroaren hasieran, animalien ongizatea abiapuntu duen Kutxa Ekoguneko Abeletxeko bisita gidatua egingo dugu. Etxekotutako animaliekin harreman zuzena izan ondoren, euren behar eta emozioak ulertzeko eta asetzeko bideak aztertu eta elkar bizitza honek gizakion osasunean, sentiberatasunean eta bizitza kalitatean ere nola eragiten duen hausnartuko dugu.
Eider Otaegi. Giza Zientziatan lizentziatua Gizakien eta animalien arteko hartu-emanei buruzko graduondokoa egin zuen. Animalien arteko egungo harreman-moduak aldatzea helburu duten proiektuetan aritu da. Gaur egun, Kutxa Ekoguneko Abeletxeko teknikaria da, animaliekin gertuko bizipenak eraginez, haiekiko ezagutza-maitasuna-zaintza sekuentzia eragitea helburu duen proiektuan.
NOIZ: 2021/03/26, ostirala, 16:30-19:30 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 12€ (Kutxabank-eko bezeroak) / 14 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
APIRILA
IKASTAROA: 'Udaberriko sendabelarrak: gibelerako erremedioak' | Garbiñe Larrea
Kutxa Ekogunean ibilaldi txiki baten bitartez gure inguruan ohikoenak diren udaberriko landareak identifikatzen ikasiko dugu eta nola biltzen eta kontserbatzen diren. Sukaldaritza, medikuntza eta kosmetikako aplikazioak ikasiko ditugu. Arratsaldean berriz, gibela garbitzeko udaberrian eskura dauzkagun sendabelarrekin erremedio ezberdinak landuko ditugu.
Garbiñe Larrea. Naturopata eta hezitzaile ayurvedikoa. Sendabelarren ezagutza etxetik datorkion tradizioa da eta azken sei urteotan ikastaroak eta hitzaldiak ematen espezializatu da. 2018-2020 bitartean EITBko Txoriene saioko kolaboratzailea da. Gaur egun, naturopatia eta iridiologia kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.
NOIZ: 2021/04/17, larunbata, 10:00-17:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 46 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 49 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak' | Idoia Lizeaga
Zurtoina bistan duten eskuko sortak egiteko teknika berezia landuko dugu. Sorta hauek gramineoak, loreak eta bestelako material naturalak erabiliz osatuko ditugu, gure lana iraunkorra izan dadin, landare aukeraketa egokia egiten ikasiz.
Idoia Lizeaga. Lore-maisu eta bitxigile artisaua. Esperientzia luzea du lore-artearen prestakuntzan eta espezialista da lore-bitxigintzako gaietan eta espazio publikoak apaintzeko edo dimentsio handiko lanak egiteko ekipoen diseinuan eta zuzendaritzan | www.idoializeaga.com
NOIZ: 2021/04/23, ostirala | 17:00-20:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 38 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 41 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Baratzea nire balkoian' | Anjel Azpillaga
zure etxeko terrazan edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko konpetentziak esku-ratuko dituzu. Balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapen eta loreontzi ezberdinak erakutsiko duen jarduera antolatu dugu. Ikastaroaren amaieran, balkoi erako plano orokor baten diseinua eskainiko da. Hortik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere etxebizitzaren ezaugarrietara egokitu ahal izango du, eta ikastaroan ikasitakoa finkatu.
Anjel Azpillaga. Irakaslea eta nekazari aprendiz gisa definitzen da. Bere ibilbidean zehar Ingurumen Hezkuntzan murgildua, zibilizazioz gaixotu garen mundu honetan, inguruarekiko errespetua zabalduz. Nahikoa da loreontzi soil bat leiho batean, hazi txiki batean dagoen bizitza ezagutzeko eta gure tenpluaz, gure balkoiaz, gozatzeko.
NOIZ: 2021/04/24, larunbata | 9:30-13:30 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 42 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 45 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
MAIATZA
IKASTAROA: 'Lore-artea. Bitxigintza loreekin' | Idoia Lizeaga
Bitxigintza galkorrako tailer honetan, ehunezko besokoak sortuko dira, ehunezko gainazaletan kolatutako loreak, petaloak eta hosto naturalak erabiliz. Eredu bat oinarri hartuta, parte-hartzaileek besoko bat egingo dute, euskarri baten gainean hosto eta loreak bi aurpegiko zintarekin uztartuz, kolorezko testura eginez. Materialen testuraren kontzeptua eta sailkapena aztertuko ditugu, eta modu egokian konbinatzen ikasiko dugu. Inguruneko materialak bilduko dira, dagoeneko prestatuta dauden materialen hautaketa batekin konbinatzeko.
Idoia Lizeaga. Lore-maisu eta bitxigile artisaua. Esperientzia luzea du lore-artearen prestakuntzan eta espezialista da lore-bitxigintzako gaietan eta espazio publikoak apaintzeko edo dimentsio handiko lanak egiteko ekipoen diseinuan eta zuzendaritzan | www.idoializeaga.com
NOIZ: 2021/05/07, ostirala | 17:00-20:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 36 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 39 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia' | Ane Baztarrika
Orizomegamia oihalean patroiak sortzeko Japoniako teknika tradizional bat da, origami estiloan tolestu eta gero tindagaietan partzialki murgilduz. Ikastaroak bi atal ditu: lehen atalean tolesteko sistemak azalduko ditugu eta Kutxa Ekoguneko landaredia ezberdinetatik koloreak nola lortu ikasiko dugu. Ostean hainbat toleste-sistema eta kolore-konbinazio esperimentatuko ditugu, teknika ulertu eta probatzen joateko. Bigarren atalean parte-hartzaile bakoitzak ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango du etxera eramango duen zapi bat sortuz.
Ane Baztarrika. Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com
NOIZ: 2021/05/08, larunbata | 10:00-17:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 42 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 45 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori' | Ane Baztarrika
Shibori-k Japonieraz bihurritu, estutu, presionatu edo amarratu esan nahi du. Teknika horren bidez, oihalaren zenbait gune blokeatzean datza, gune horiek tindatu gabe gera daitezen irudiak sortuz. Tinta batzuk, Kutxa Ekoguneko parkean zehar bilduko ditugun landareetatik zuzenean lortuko ditugu. Gure tailerrean blokeatzeko mota desberdinak probatuko ditugu: gomak erabiliz, korapiloak, egurrezko piezak, pintzak, kanikak etab. Esperimentazioari denbora gehiena eskainiko diogu eta bakoitzak etxera oihalean egindako probak eramateaz gain zapi bat egiteko aukera izango du.
Ane Baztarrika. Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com
NOIZ: 2021/05/15, larunbata | 10:00-17:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 37 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 39 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Akuarela landa-koadernoetan' | Juankar Cardesín
Ikastaro hau lau saiotan egingo da. Hasteko, landa-koadernoei buruzko sarrera bat egingo da: funtzioa eta aukerak, materialak, koaderno-motak, informazio erabilgarriaren bilketa, koadernotik obrara, koadernoaren helburua, informazioa eta naturako egunkaria. Ondoren, landa-zirriborroen erakustaldi bat egingo dugu eta azkenean, naturalaren pintura landuko dugu. Trikimailuak, lagungarri izango zaizkigun elementuak, akuarela fabrikatzeko formulak, artisau-akuarelazko kaxen ereduak eta geure materiala egiteko eta koadernoa aberasteko modua ezagutzeko aprobetxatuko dugu. Amaitzeko, egindako lanen balorazioa egingo dugu.
Juankar Cardesín. Batez ere, akuarela lantzen duen margolaria. Gaur egun, Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren aholkularia eta Euskal Akuarelisten Elkarteko kidea da. Bere lana bilduma nazional eta nazioartekoetan dago
NOIZ: maiatzak 22a eta 29a eta ekainak 5a eta 12a | 11:00-13:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: gaztelania Prezioa: 62 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 67 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Udaberriko sendabelarrak: intxusaren monografikoa' | Garbiñe Larrea
Kutxa Ekogunean ibilaldi txiki baten bitartez gure inguruan ohikoenak diren udaberriko landareak identifikatzen ikasiko dugu eta nola biltzen eta kontserbatzen diren. Sukaldaritza, medikuntza eta kosmetikako aplikazioak ikasiko ditugu. Arratsaldean berriz, gibela garbitzeko udaberrian eskura dauzkagun sendabelarrekin erremedio ezberdinak landuko ditugu.
Garbiñe Larrea. Naturopata eta hezitzaile ayurvedikoa. Sendabelarren ezagutza etxetik datorkion tradizioa da eta azken sei urteotan ikastaroak eta hitzaldiak ematen espezializatu da. 2018-2020 bitartean EITBko Txoriene saioko kolaboratzailea da. Gaur egun, naturopatia eta iridiologia kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.
NOIZ: 2021/05/29, larunbata, 10:00-17:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 46 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 49 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
EKAINA
IKASTAROA: 'Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (I)' | Idoia Cuesta
Zuntz begetalei eta saskigintzan beharrezkoak diren tresnei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Botila bat edo kristalezko ontzi bat, oinarritik itxituraraino, guztiz ehuntzeko aukera emango diguten zatiak nola sortzen diren ikusiko dugu, baita ehun-teknika desberdinak ere: sinplea, bikoitza, hirukoitza eta ertzak, testurak sortzeko.
Idoia Cuesta. Ehun-sortzailea da. Bere diseinuek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Artisautza Sari Nazionala da. Galiziako Biosferaren Erreserbako eskualde batean du lantegia, eta bertan saskigintza garaikideari buruzko klaseak ematen ditu. Bere inspirazio-iturriak, ingurua, natura eta inguruko paisaia dira | www.idoiacuesta.com
NOIZ: 2021/06/26, larunbata | 10:00-14:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: elebitan Prezioa: 41 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 44 € Izenemateak: urtarrilak 7-21
IKASTAROA: 'Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (II)' | Idoia Cuesta
Zuntz begetalei eta saskigintzan beharrezkoak diren tresnei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Botila bat edo kristalezko ontzi bat, oinarritik itxituraraino, guztiz ehuntzeko aukera emango diguten zatiak nola sortzen diren ikusiko dugu, baita ehun-teknika desberdinak ere: sinplea, bikoitza, hirukoitza eta ertzak, testurak sortzeko.
Idoia Cuesta. Ehun-sortzailea da. Bere diseinuek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Artisautza Sari Nazionala da. Galiziako Biosferaren Erreserbako eskualde batean du lantegia, eta bertan saskigintza garaikideari buruzko klaseak ematen ditu. Bere inspirazio-iturriak, ingurua, natura eta inguruko paisaia dira | www.idoiacuesta.com
NOIZ: 2021/06/26, larunbata | 15:00-19:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: elebitan Prezioa: 41 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 44 € Izenemateak: urtarrilak 7-21