Udalekuak 2020

 

UDALEKUAK
KUTXA
AROTZ-ENEAN

Info gehiago

KIROL UDALEKUAK
KUTXA
AROTZ-ENEAN

Info gehiago

UDALEKUAK ETA LUDOTEKA
KUTXA EKOGUNEAN

Info gehiago

UDALEKUAK KUTXA AROTZ-ENEAN
 

Kutxa Arotz-enean sei egun zirraragarri igaroko ditugu, udalekuetako magiaz gozatuz, naturan murgildurik, lagun berriak eginez… kolore eta emozioz beteriko egunak izango dira!

Aspertzeko tarterik ez dugu izango, Etxarri-Larraun (Nafarroa) eta bere inguruak ezagutzeko aukera izango dugu, gauaren iluntasunean ere jolasean arituko gara, euskal kulturan oinarritutako ekintzak egingo ditugu, muztio-txotx! afaria barne, eta nola ez, udarako egun beroenak igerilekuan freskatzeko aukera izango dugu.

IZEN-EMATEAK
Osasun alerta dela-medio, plazen zozketa eta esleipen eguna atzeratu egin dugu informazio argigarri gehiago eduki artean.
Izena emateko epea zabalik jarraitzen du, besterik adierazi ezean.
Izena eman HEMEN!

Adina

  • 8-12 urte (2008-2012 urte bitartean jaioak)

Txandak     

6 eguneko txandak. Euskaraz egiten diren egonaldietan ezinbestekoa da hizkuntza menperatzea.

  • Ekainaren 29tik uztailaren 4ra (euskaraz)
  • Uztailaren 6tik 11ra (euskaraz)
  • Uztailaren 13tik 18ra (euskaraz)
  • Uztailaren 20tik 25era (elebitan)
  • Uztailaren 27tik abuztuaren 1era (euskaraz)    

Prezioak

  • Gaztedi: 188 €
  • Orokorra: 211 €
    18 plaza %70ean hobarituta eskaintzen dira
    Familia ugariak eta monoparentalak: %5eko deskontua

Lekuen baieztatzea

  • Izen ematean 3 haur arte batera apuntatu daitezke. Plaza esleitzean, guztiak talde bat bezala kudeatuko dira, udaleku talde berean egonez. 
  • Lekuak zozketa bidez esleituko dira, eta familiei, izena emateko orrian adierazitako helbide elektronikoan eta telefonoan (SMS bidez) emango zaie horren berri, apirilaren 29tik aurrera.
  • Plaza esleitu ez zaien haurrei, emailez adieraziko zaie eta itxaron zerrenda batean jarriko dira; itxaron zerrendako postua emailez zehaztuko da ere.
  • Maiatzaren 14tik aurrera libre geratuko diren tokiak eskaintzeko izen-emateko epe berria irekiko da, txandak bete arte; bigarren epe honetan izen-ematearen hurrenkeraren arabera baieztatuko dira lekuak, kasu horretan ere mezu elektroniko eta SMS mezuen bidez.
  • Ordainketa, lekua esleitu ondoren egingo da, baieztapeneko emailean adieraziko den moduan. Lekua baieztatzeko edo ezeztatzeko, esleitu ostean 10 egun egongo dira, beharrezkoa da erantzun bat ematea epe honetan.
  • Ekainaren 1etik aurrera bajan ematen diren plazei, ordaindutakoaren %80a itzuliko da, baldin eta arrazoitutako ezinbesteko kasua bada.
  • Udalekuko txanda aurretik, emailez adieraziko da programa zehaztu eta eraman beharreko gauzak, irteera orduak, autobusa hartzeko lekuak…
  • Udalekuen lehen egunean, haurrak osasun txartelaren fotokopia eraman behar du motxilan.

Oharrak

  • Garraioa autobusean: irteerak eta itzulerak Donostiatik eta Bilbotik. Beste leku batzuetatik irteteko aukera (gutxienez 35 laguneko taldea).
  • % 70eko hobaridun 18 leku eskainiko dira. Leku horiek eskuratu nahi dituztenek, baieztapeneko mezuan adierazitako moduan egin beharko dute eskaera. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
  • Familia ugariei %5eko beherapena aplikatuko zaie (Familia ugariaren titulua bidali behar dute arotz-enea@kutxa.eus helbidera, baieztapeneko mezua jaso ondorengo hamar egunetan, haurraren izen-abizenak adieraziz).
  • Informazio gehiago: arotz-enea@kutxa.eus.
  • Kutxak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.

Bloga

Udalekuak dirauen bitartean blog bat prestatuko dugu, eta bertan zuen seme-alaben eguneroko jarduna ezagutu ahal izango duzue. Gogoan izan, zuen seme-alabak blogaren argazkietan agertu ahal izateko, esleitutako plazaren ordainketa egiteko unean horretarako dagoen botoia aktibatu behar duzuela.

KIROL UDALEKUAK KUTXA AROTZ-ENEAN
 

Sei eguneko egonaldi honek kirolaren bitartez hainbat balio sustatzeko aukera ematen du, lagunartean euskaraz eta naturaz gozatzeko aukera bikaina izanik Etxarri-Larraulen (Nafarroa).

Jolas dibertigarrien bidez, goizetan triatloia osatzen duten lasterketa, bizikleta eta igeriketa modalitateak ezagutuko eta landuko ditugu, eta arratsaldeetan aisialdi eskaintza zabala dugu:  ur-jolasak, ibilaldiak, olinpiadak, dantza, marrazketa, etab.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. Kirolaria ez denak ere badu tokia udaleku hauetan.        

IZEN-EMATEAK
Osasun alerta dela-medio, plazen zozketa eta esleipen eguna atzeratu egin dugu informazio argigarri gehiago eduki artean.
Izena emateko epea zabalik jarraitzen du, besterik adierazi ezean.
Izena eman HEMEN!

Adina

  • 7-14 urte (2006-2013 bitartean jaioak)

Txanda

  • 2020ko abuztuaren 3tik 8ra: euskaraz

Prezioa

  • Gaztedi: 216 €
  • Orokorra: 240 €
    %7ko deskontua HIRUKIDE elkarteko familiei, %5eko deskontua familia ugari eta monoparentalei

Oharrak

  • Garraioa norbere kasa, ez da autobus zerbitzurik egongo, bizikleta eraman behar delako. Lekunberrin bizikletak alokatzeko aukera dago (zerbitzu honen inguruko informazioa aurrerago zehaztuko da).
  • Ordainketa, lekua esleitu ondoren egingo da, baieztapeneko emailean adieraziko den moduan. Lekua baieztatzeko edo ezeztatzeko, esleitu ostean 10 egun egongo dira, beharrezkoa da erantzun bat ematea epe honetan.
  • Familia ugariei, %5ko beherapena aplikatuko zaie eta Hirukide elkartekoak badira %7koa. Familia ugariaren titulua eta dagokionean Hirukide txartela bidali behar dute arotz-enea@kutxa.eus helbidera, baieztapeneko mezua jaso ondorengo 10 egunetan, haurraren izen-abizenak adieraziz.
  • Udalekuen lehen egunean, haurrak osasun txartelaren fotokopia eraman behar du motxilan.
  • Kutxak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.  
  • Informazio gehiago: www.triatloiamaitedut.eus 

Bloga

Udalekuak dirauen bitartean blog bat prestatuko dugu, eta bertan zuen seme-alaben eguneroko jarduna ezagutu ahal izango duzue. Gogoan izan, zuen seme-alabak blogaren argazkietan agertu ahal izateko, esleitutako plazaren ordainketa egiteko unean horretarako dagoen botoia aktibatu behar duzuela.

 

UDALEKUAK ETA LUDOTEKA KUTXA EKOGUNEAN
 

Kutxa Ekoguneko Udaleku eta Ludotekan planeta urdin-berde, bizi eta maitagarri bat aurkitu dugu. Gure etxea, Lur planeta! Lur planeta maite dugulako eta etorkizunean ere bertan bizi nahi dugulako, berau gozatzen eta zaintzen erakutsiko diguten ludoteka eta udaleku irekiak prestatu ditugu.

Lur planetako altxorra den natura ezagutu, esploratu, bizi eta sentitu nahi duenak, udan zehar badu lekua Kutxa Ekogunean: basoa, larreak, baratza-eskola, Haur Parkea, ibaia… Zatoz zure planeta, zure etxea, ezagutzera!    

Adina

  • Ludoteka: 3-4 urte
  • Udalekuak: 5-12 urte

Datak

  • 2020ko ekainaren 29tik irailaren 4 arte, 5 edo 4 eguneko asteak
  • 4 eguneko astea uztailaren 31a jaieguna duena da

Ordutegia eta prezioak

  • 9:30-13:30
  • Zaintza (8:00-9:30) eta bazkari (13:30-15:00/16:00) zerbitzuak eskainiko dira
  • Prezio murriztuak daude:
    %7a Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabanken), familia ugari edo monoparentalentzat.
    %10a Eki txartela duten haurrentzako eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat.

Udalekuak eta ludoteka (3-12 urte)

9:30-13:30

Zaintza

Bazkaria

5 eguneko astea

72 €

20 €

32 €

4 eguneko astea

65 €

16 €

26 €


Oharrak

  • Hezitzaile batek autobusez etorriko diren haurrak lagunduko ditu. Kutxa Ekogunera iristen den autobusa G1 Hernani-Aiete-Donostia da. G1 autobusean Okendoko geltokitik 9:00etan ateratzen da; haurrak 08:45etan bertan egon behar dute. Eguerdian, bueltan, haurrak leku berean jasoko dira 13:45etan. Haur bakoitzak bere txartelarekin ordainduko du bidaia.
  • Erreserba berdinean anai-arreben izen-ematea gauzatu daiteke bakarrik eta bi haurrek zerbitzu berdina aukeratu badute.

IZEN-EMATEAK
Osasun alerta dela-eta, izena emateko epea ez dugu oraindik ireki. Egoeraren araudia zehazten doan heinean jakingo dugu udalekuak antolatu ahal izango ditugun ala ez eta zein baldintzetan. Beraz, zure haurraren izena emateko interesa baduzu, bidali ezazu e-posta erreserbak@ekogunea.eus helbidera eta jakinaren gainean jarriko zaitugu.
Esker mila zure konfidantzarengatik.