Udalekuak 2021

Uda honetan inoiz baino gehiago gure haur eta gazteek naturarekiko kontaktua eta lagunartea behar dutela argi daukagu. Horregatik, Kutxa Ekogunean udalekuak egingo ditugu. Ingurumena oinarrian duten udalekuak diseinatu ditugu, naturarekin kontaktu estuan, aire zabalean eta talde txikietan, jasangarritasunarekiko eta hizkuntza ekologiarekiko konpromezua indartzeko helburuz. 

Adina: 3-11 urte

Data: 2021eko ekainaren 28tik uztailaren 30era (astebeteko 5 txanda)

Ordutegia:

Sarrerako orduak: 8:00 edo 9:30 | Irterako orduak: 13:30 edo 15:00

Bazkal orduko zaintza: 13:30eta hasiko da eta 15:00etan amaitu. Bazkaria haur bakoitzak ekarri beharko du eta bazkal ordu osoan hezitzaileen laguntza izango du, behin bazkaldu ostean, dagokien espazion egongo dira jolas librean.

Aurten ez dugu autobus zerbitzurik izango.

Hizkuntza: euskara

Tarifak:

Astea/Ordutegia 8:00-13:30 9:30-13:30 8:00-15:00 9:30-15:00
5 egunekoa 90 € 72 € 108 € 90 €

Deskontuak:

  • 7% Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat.
  • 10% Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko langileentzat.

Programa: kontsultatu hemen jardueren programa

Kutxa Ekoguneko mapa. HEMEN ikusi

COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?

COVID-19a dela-eta, gure udalekuak haurren beharretara eta egoera honetara egokitu ditugu.

Horretarako prestatu dugu protokolo bat (HEMEN ikus dezakezue), ahal den neurrian, udalekuetako parte-hartzaileen segurtasuna babesteko eta birusaren transmisioa saihesteko. Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, eta etxean dagokizuen zatia betetzeko eskatzen dizuegu, gure aldetik ere, udalekuetan halaxe egingo dugularik.

Gogoan izan: udalekuez gozatu, elkar zain dezagun!

IZEN-EMATEAK

Oharra
Osasun sailaren agintariek hartutako erabakietan oinarrituz (26/2021 dekretua), gure udalekuen plaza kopuruak igotzea erabaki dugu eta itxaron zerrendakoei plazak eskaini ostean, libre gertazen diren asteetako plazak eskaintzeko izen ematea berraktibatu dugu

ADI! Izen-ematea egiteko orduan eskura izan behar dituzuen 3 dokumentuak honako hauek dira: familia liburuaren dokumentu digitala, hau da, honen argazki bat edo eskaneatutako dokumentua non haurraren orria ateratzen den;  haurraren osasun txartelaren zenbakia; eta haurrak jasoko dituen pertsonaren NAN zenbakia.

Harremanetarako:Zalantza edo kontsultarik izanez gero urtarolekuak@ekogunea.eus helbidera mezua idatzi dezakezue edota 943 552020 / 943 251700 telefono zenbakietara deitu