Ziurtagiriak

HIZKUNTZA ZIURTAGIRIAK

Kutxa Ekogunean, Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna lan lerroetako bat izanik, guretzat ezinbestekoa da beste gaietan bezala kalitate ziurtagiriak baliatzea. Horregatik, Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko bidea abiatu eta lortu dugu, Bai Euskarari Ziurtagiriak egokitzen duen 'Zerbitzua euskaraz eta lana' maila eskuratuz

Bai Euskarari Ziurtagiria mota guztietako erakundeek, gizarte eragileek eta enpresek euskararekin hartutako konpromisoaren adierazlea da, eta era berean, euskararen lurraldean hizkuntzen kudeaketan diharduten beste erakunde eta enpresekin saretzea ahalbidetzen du. 

Bai Euskarari Ziurtagiria, Bikain Ziurtagiriarekin batera, hizkuntza kudeaketaren arloan ezagutzen ditugun kalitate ziurtagiri bakarrak dira, biak euskararen lurraldekoak, eta ondorioz, behin Bai Euskararai Ziurtagiria lortuta, Ekogunearen hurrengo erronka Bikain Ziurtagiria eskuratzea izango da.

 

ERAIKUNTZA JASANGARRIKO ZIURTAGIRIAK

Kutxa Ekogunean ezinbestekotzat jotzen dugu Jasangarritasunaren Parke batek bere oinarriak ekintza jasangarrietan ondo finkatuta izatea. Hau da, produktu eta diseinu, eraikitze, gauzatze eta mantenu prozesuak, ondo baloratuta eta justifikatuta egotea, ingurumen inpaktuak gutxitzeko eta irtenbide jasangarriak gizarteratzea indartzeko helburuarekin.

Helburu hauek lortzeko jarraitzen ari garen eraikuntza jasangarriko ziurtagiriak hauek dira: IHOBE, BREEAM eta SITES.


Eraikuntza jasangarriari buruzko gida berria IHOBErekin

Kutxa Ekoguneak eraikuntza jasangarriaren gida osatzen parte hartu du, IHOBErekin elkarlanean.

BREEAM ziurtagiria (Building Research Establishment’s Environmental Assessment Method)

Eraikuntza jasangarrirako ebaluaketa eta egiaztapen metodoa da. Metodologia honen bidez, eraikinek ingurumenarekiko duten inpaktua aztertzen da, inpaktu sozial, ekonomiko eta ingurumenarekin lotutako 10 mailatan banatuta.

SITES ziurtagiria

Lurren diseinu jasangarriaren, eraikitze eta mota guztietako paisaia eta jardinen mantenua ebaluatu eta egiaztatzeko metodoa da.

 

BREEAM eta SITES ziurtagiriak lortzeko helburua erronka handia da eta horrek Kutxa Ekogunearen aldetik konpromiso bat suposatzen du, baita parkeak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen hornitzaile guztiena ere.